Aurrekontuetan markatu behar diren ardatzak aurkeztea. Helburu horrekin Euskal Herria Bildu atzo agertu zen, zehazki Kike Fernández de Pinedo alderdi politikoaren bozeramailea eta Nerea Martínez prokuradorea. Horrela, EH Bilduk agerraldia egin zuen Arabako aurrekontuetan kontuan hartu beharreko ardatzak aurkezteko eta ekitaldi ekonomikoaren balorazioa egin zuten, 2022ko aurrekontuetarako lehentasunak aldarrikatuz.
Aurrekontuetan finkatu beharreko lehentasunen artean, Pinedok eta Martínezek nabarmendu zuten garrantzitsua dela kalitatezko gizarte-babeserako sistema bat berreskuratzea, herrialdeko sare sozioekonomikoa modernizatzea eta dibertsifikatzea. Halaber, deskarbonizaziorako ibilbide-orri bat ezartzea garran-tzitsua dela ere esan zuten. Ildo beretik, herritarrekiko hurbiltasunean oinarritutako gobernantza-eredua aldarrikatu zuten biek: "Kalitatezko babes sozialeko sistema berreskuratzea, herrialdeko ehun sozioekonomikoa modernizatzea eta dibertsifikatzea eta deskarbonizaziorako ibilbide orria ezartzea dira EH Bilduren lehentasunak", azpimarratu zuten. Aurrekontuetarako lehentasun horiek nabarmendu ondoren, biek ziurtatu zuten haietara iristeko bidea ez dela erraza, baina, hala ere, beren ustez egokienak diren bideak eskaintzen saiatu ziren. Ildo horretatik, Fernández de Pinedo bozeramaileak adierazi zuenez, horiek garatzeko "ezinbestekoa izango da gaur arteko inertziak eta gobernan-tza eredua errotik aldatzea"; izan ere, erronka handien garaietan bizi garela esan zuen eta, beraz, "atzerabiderik ez dela egongo bermatze aldera funtsezkoa da zoru komun bat ezar-tzea eta gutxieneko akordioetatik abiatzea". Ildo horretan, EH Bilduk elkarlanerako prestutasun osoa adierazi zuen.
EH Bilduren iritziz, aurrekontuen eztabaida ezin da mugatu partidak mugitzera, kentzera, handitzera edo murriztera. "Bizi dugun une historikoaren garrantziak politika nagusien norabideari buruzko akordioak behar ditu, urtebete edo legealdi bat baino gehiagoko horizontean, baita hamarkada amaiera artekoan ere. 2016-2017ko esperientziak erakutsi zigun aurrekontu-negoziazio serio eta zintzoak epe handiagoak behar dituela, aurrekontua aurkeztu arte geratzen diren 10 egunak baino", azpimarratu zuen.
Alde horretatik, ezker abertzaletik ere Ramiro González diputatu nagusiaren gobernuaren balorazioa egin nahi izan zuten. Alde horretatik, Nerea Martínezek kritikatu egin zuen egindako lana, eta "gris" kalifikazioa eman zion. Halaber, urte "galdu" bat izan dela esan zuen, non ez den "presako" neurririk jarri eta apatikoki baloratu zuen diputatu nagusiaren taldeak egindako lana.
Zehazki, bere hitzetan, "apatikoa" izan da Gobernuaren jarduna: "Kudeaketa grisa izan da, anbiziorik eta proiekturik gabea". EH Bilduren ustez lehentasunezkoak diren lau arloetan izandako hutsuneak "aletu ditu batzarkideak, eta gehiengo absolutua etengabe aplikatzea leporatu die EAJ eta PSEri. Urtebete galdu dugu Arabak lau arlo horietan behar duen aldaketa abiarazteko, eta premiazkoa dela uste dugu".
Aurrekontuak. Aurrekontuetan markatu behar diren arda-tzak aurkeztea. Helburu horrekin Euskal Herria Bildu atzo agertu zen, zehazki Kike Fernández de Pinedo alderdi politikoaren bozeramailea eta Nerea Martínez prokuradorea. Horrela, EH Bilduk agerraldia egin zuen Arabako aurrekontuetan kontuan hartu beharreko ardatzak aurkezteko eta ekitaldi ekonomikoaren balorazioa egin zuten, 2022ko aurrekontuetarako lehentasunak aldarrikatuz.
Eztabaida. EH Bilduren iritziz, aurrekontuen eztabaida ezin da mugatu partidak mugitzera, kentzera, handitzera edo murriztera. "Bizi dugun une historikoaren garrantziak politika nagusien norabideari buruzko akordioak behar ditu, urtebete edo legealdi bat baino gehiagoko horizontean, baita hamarkada amaiera artekoan ere. 2016-2017ko esperientziak erakutsi zigun aurrekontu-negoziazio serio eta zintzoak epe handiagoak behar dituela, aurrekontua aurkeztu arte geratzen diren 10 egunak baino", azpimarratu zuen.
"Kudeaketa grisa izan da, anbiziorik eta proiekturik gabea". EH Bilduren ustez lehentasunezkoak diren lau arloetan izandako hutsuneak "aletu ditu batzarkideak, eta gehiengo absolutua etengabe aplikatzea leporatu die EAJ eta PSEri. Urtebete galdu dugu", ondorioztatu zuen.