- “Landare inbaditzaileen sarrera datak eta jatorriak neurri handi batean zehazten dute landare horien ugaritasuna, hedapen geografikoa eta zabaltasun ekologikoa; eta ezaugarri biologikoek, hazkunde azkarrarekin batera, rol garrantzitsua betetzen dute ahalmen horretan. Hiru alderdi biologiko horiek (ugaritasuna, hedapen geografikoa eta zabaltasun ekologikoa) funtsezkoak dira espezie inbaditzaile horien ahalmena uler-tzeko”. Eusko Jaurlaritzak IT936-16 euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeei laguntzeko proiektuaren bidez babestutako azterlan baten nazioarteko ondorioetako bat da hori.

Hala, Idoia Biurrun ikertzaileak (EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko irakaslea, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatekoa) ere parte hartu du ikerketa horretan, Iberiar Penintsulako iparraldeko landare-komunitateetan dauden landare exotikoen kopuruari eta ugaritasunari buruzko datuak emanez, eta ikerketaren emaitzak interpretatzen lagunduz. Datu horiei esker, Europako datuekin konbinatuta, espezie exotiko bakoitzaren arrakasta kalkulatu ahal izan dute hiru dimentsioetan: tokiko ugaritasuna, hedadura geografikoa eta zabalera ekologikoa. Horri esker, “hiru alderdiko esparru horrek landareen banaketaren dinamikari buruzko ezagutzak hobetuko ditu, eta, beraz, egon daitezkeen inbasioak aurreikusten eta kudeatzen lagunduko du”, azaldu zuten atzo EHUtik.

“Landare exotikoak gizakiek lurralde berri batean sartu dituzten eta beren habitat naturaletik urrun hazten diren landareak dira. Ingurune berri horietan ezartzeko eta ugaltzeko eta, hala, populazioak mantentzeko gai diren landareak espezie naturalizatuak dira”, azaldu zuten eta gaineratu ere: “Hala ere, horietako batzuk inbaditzaile bihurtzen dira, eta inpaktu ekologiko eta sozioekonomiko larriak eragin ditzakete”.

Jatorrizko landareek eta landare exotikoek antzeko lotura ereduak dituzten arren, alde erabakigarria dago bi taldeen artean: bertako landareek ez bezala, inbaditzaileek ez dute eboluzionatu berriki sartu diren habitat inbadituetan. Hori dela eta, ikerketaren egileek bigarren helburutzat zuten hiru alderdietan ahalmen inbaditzailea izateko funtsezko baldintzak edo faktoreak identifikatzea, hiru alderdiak erlazionatuta egon daitezkeela alde batera utzita. “Ikusi zuten balio altuak dituzten landareak, oro har, beste kontinente batzuetatik datozela; adibidez, Asiatik edo Amerikatik”, ondorioztatu zuten txostenean. Europako beste toki batzuetatik sartu diren landareek, aldiz, ez dute ahalmen inbaditzaile handirik. “Gainera, Europatik kanpoko superinbaditzaileek, askotan, azkar hazten laguntzen dieten propietate biologikoak dituzte, baina euren defentsa mekanismoak ez daude hain garatuak”. Emaitza horiek Enemy release hypothesis edo etsaiengandik ihes egitearen hipotesia babesten dute.

Bestalde, alderdi batean ahalmen inbaditzailea duten landareek beste alderdietan ere badutela dioen arauaren salbuespenak ere aurkitu zituzten zientzialariek, eta salbuespen horien kausa posible ba-tzuk identifikatu zituzten. “Adibidez, sarrera data duela gutxikoa bada, litekeena da landare inbadi-tzaileak arau hori ez betetzea. Izan ere, landare horiek berriak dira lurraldean, eta oraindik ez dute beren ahalmena garatu. Horrek esan nahi du sartu berri diren eta ahalmen inbaditzailea alderdi bakarrean duten landareez arduratu behar dugula, litekeena baita beste alderdietara ere zabaltzea”, ondorioztatu zuten atzo Euskal Herriko Unibertsitateko kideek gaia azaltzerakoan.

Ikerketa. Hala, Idoia Biurrun ikertzaileak (EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko irakaslea, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatekoa) ere parte hartu du ikerketa horretan, Iberiar Penintsulako iparraldeko landare-komunitateetan dauden landare exotikoen kopuruari eta ugaritasunari buruzko datuak emanez, eta ikerketaren emaitzak interpretatzen lagunduz.

“Landare inbaditzaileen sarrera datak eta jatorriak neurri handi batean zehazten dute landare horien ugaritasuna, hedapen geografikoa eta zabaltasun ekologikoa; eta ezaugarri biologikoek, hazkunde azkarrarekin batera, rol garrantzitsua betetzen dute ahalmen horretan. Hiru alderdi biologiko horiek (ugaritasuna, hedapen geografikoa eta zabaltasun ekologikoa) funtsezkoak dira espezie inbaditzaile horien ahalmena ulertzeko”.

“Hiru alderdiko esparru horrek landareen banaketaren dinamikari buruzko ezagutzak hobetuko ditu, eta, beraz, egon daitezkeen inbasioak aurreikusten eta kudeatzen lagunduko du”.