Eliseo Gilek Babes-errekurtsoa aurkeztu du
Guztiz sinetsirik jarraitzen du "ez dela froga bakar bat ere aurkeztu", ez zuzenik, "ez zantzu mailakorik"
Ohar honen bidez, Iruña-Veleiako aurkikuntza eztabaidatuen kasua dela eta , atzo Eliseo Gilel adierazi zuen ez dagoela ados zigor-arloko epaitegiak emandako epaiarekin, eta ezta Probintzia Auzitegiak apelazioari emandako erantzunarekin ere.
Ondorioz, "bere eskubide konstituzionalak urratu direla sinetsirik", "benetako" babes judizialerako eskubidea, hain zuzen, Babes-errekurtsoa aurkeztu du Konstituzio Auzitegian. Beraz, guztiz "sinetsirik jarraitzen du" ez dela froga bakar bat ere aurkeztu, ez zuzenik, ez zantzu mailakorik, kondena jaso duen delituen erruduntasuna frogatzen duenik, eta gainera "ez dela zientifikoki frogatu aipatutako aurkikuntzak faltsifikazio baten ondorio direnik", adierazi zuen atzo prentsa-ohar baten bitartez.
Hori dela eta, adierazi zuen espero duela Konstituzio Auzitegiak ontzat hartuko duela jarritako Babes-errekurtsoa eta bere interesen alde ebatziko duela; "garbi utzirik bere errugabetasuna aldarrikatzen jarraituko duela eta bere esku dituen baliabide guztiekin defendatuko duela bere burua". Aldi berean, berarengan sinesten duten eta "eskuzabaltasunez" laguntzen dioten pertsona guztiei bere esker ona adierazi zien berriz ere. Halaber, erabat konbentzitua jarraitzen du Zientziak behin betiko konpon dezakeela aurkikuntza horiei buruz dagoen eztabaida.
Eliseo Gil Iruña Veleiako aztarnategi arkeologikoaren aurkikuntzekin iruzur egiteagatik zigortu zuten.
Temas
Más en Araba
-
Games Academy regresa al Refor de Amurrio con cuatro nuevos talleres de creación de videojuegos
-
Premio de la realeza para un joven alavés
-
“Mucha gente que no es celiaca sigue una dieta sin gluten, pero no tiene sentido”
-
Cámara de Álava: Impulsando el Crecimiento Global de las Empresas a través de la Internacionalización y la Logística