- Minbizia pairatzen ari diren pazienteen alde eta gaixoarekin gaixotasun hori pairatzen duten familia guztiei laguntzeko. Gaixo onkologikoei eta haien senideei laguntzeko helburuarekin, gaixotasun horren esparruan lan egiten duten Euskal Autonomia Erkidegoko hamabost elkartek babes-adierazpen bat sinatu dute atzo ospatu zen Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna zela eta. Gainera, babes adierazpen horrekin batera, minbiziaren aurkako ikerketarako baliabide gehiago ere eskatu dituzte, gaixotasuna sendatzeko edo gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko.
Hala, 15 elkartek aldarri bat sinatu dute paziente onkologikoari eta haren familiei laguntzeko, eta dokumentua sinatu duten erakundeek agiria abiapuntu izatea nahi dute; horregatik, euskal erakunde publikoei aldarri honekin bat egiteko gonbita egin diete. Gainera, babes-adierazpenean, sinatu duten erakundeek ikerketa onkologikorako behar diren baliabideak eskatu dituzte, gaixotasun hori senda-tzeko edo, gutxienez, "haren ondorioak eta tratamenduak hobetzeko". Era berean, zaintzak sustatzeko eskatu dute, minbizia duten pertsonen eta haien familien eskubideak "bermatzeko" beharrezkoak diren baliabideak eskainiz. "Zainketak indartu daitezela eskatzen dugu,eta minbiziak jotako pertsonen eta haien familien eskubideak bermatzeko behar diren bitartekoak eman daitezela. Elkarte sinatzaileek erakunde publikoei gizarteak eta boluntarioek egindako ahalegin sozial eta ekonomikoa egituratu, bultzatu eta lagundu dezatela eskatzen dute", adierazi zuten. Adostutako dokumentuan minbizia oraindik ere munduko arazo soziosanitario nagusia dela azpimarratzen da. "Bigarren heriotza-arrazoia da, eta 2030erako aurreikusitako kasu berrien %30 baino gehiago hazi da", helarazi eta erantsi zuten: "Hitzarmena sinatu duten elkarteen iritziz, pandemiak eragindako krisiak larriagotu egin du minbizia duten pertsonen eta haien senideen ahultasun soziala eta sanitarioa, bi aldiz ahul dagoen kolektiboa". Izan ere, eta ildo horretatik jarraituz, elkarte horietatik gogorarazi nahi izan dute koronabirusak eta horren ondoriozko pandemiak eta osasun-krisiak hainbat modutan okertu dutela paziente horien egoera; adibidez, areagotu egin dute gaixotasun hori izateagatik pairatzen duten antsietatea edota estresa, eta, osasun-inpaktuaz gain, arazo ekonomiko-laboralak. Honela azaltzen dute: "Era berean, gogoan izan behar da, testuinguru horretan, gaixotasun berri eta larriak agertzen direla, hala nola infektatutako pertsonei edo osasun mentaleko arazoei eman beharreko lehentasunezko arretak eragindako osasun-inpaktua, konfinamenduak eragindako antsietate larria duten pazienteen % 30ek eta gaixotasunaren ondoriozko arazo ekonomiko-laboralak, % 45ek familiek beren gain har-tzen dituztenak".
Dokumentu hau sinatu duten elkarteak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakundeak dira eta guztiak minbiziaren esparruan aritzen dira. Adibidez, horietako batzuk haurren minbizia, bularreko minbizia, ostomizatuak eta patologia linfatikoak dituzten elkarteak dira. Profesional onko-hematologikoak edo beste minbizi mota batzuetakoak ere badaude. Hona hemen testu hau sinatzen duten elkarteak: Adelprise, Agadelprise, Alboan Meatzaldea, Argia, Aros, Asamma, Asbila, Aspanafoa, Aspanovas, Bizaldeprise, Ostalaritzako Kuadria, Pausoz-pauso eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 3 AECC. Horrela, eta hamabost elkarte horien laguntzarekin, Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean, beste behin ere helburua izan zen gaixotasun horren aurkako borrokan ikerketa handiagoa eska-tzea eta babesa ematea.
Sinadurak. Minbiziaren arloan lan egiten duten Euskal Autonomia Erkidegoko 15 elkartek aldarri bat sinatu dute paziente onkologikoari eta haren familiei laguntzeko, atzo ospatu zen Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna zela eta. Dokumentua sinatu duten erakundeek agiria abiapuntu izatea nahi dute, eta, horregatik, euskal erakunde publikoei aldarri honekin bat egiteko gonbita egiten diete.
Eskaera. Sinatu duten erakundeek ikerketa onkologikorako behar diren baliabideak jartzeko eskatzen dute, gaixotasun hori sendatu edo kronifikatzeko eta ondorioak eta tratamenduak hobetzeko. Halaber, zainketak indartu daitezela eskatzen
dute,eta minbiziak jotako pertsonen eta haien familien eskubideak bermatzeko behar diren bitartekoak eman daitezela. Elkarte sinatzaileek erakunde publikoei gizarteak eta boluntarioek egindako ahalegin sozial eta ekonomikoa egituratu, bultzatu eta lagundu dezatela eskatu dute.
4
Atzo egin zen Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta Gasteiz eta Euskal Autonomia Erkidegoak ere bat egin zuten gaixotasunaren aurkako borrokarekin.