- Gasteizko Vithas San Jose ospitaleko neumologoa da Carlos Egea. Munduko pandemia hasi zenetik, koronabirusaren ondorioak eta eragina aztertzen ditu. Infekzioa gainditu arren koronabirusaren sintometan harrapatuta bizi diren pazienteak daudela azaldu du egunkari honetan. Fenomeno horri long covid izena eman zaio, eta sintoma kronikoak dira. Oraingoz, herrialde ezberdinetako medikuak eta ikertzaileak, azterketa lanak egiten jarraitzen dute, gaixo askok pairatzen duten fenomeno hori, long covid edo post-covid ondorioak hobeto ulertzen laguntzeko. Ildo horretatik, Carlos Efea neumologoak dio fenomeno berria eta bakarra dela munduan.
Uste da koronabirusa gainditu duten pertsonen %15ak ondorioak dituztela, gaixotasuna gainditu arren. Zergatik gerta daiteke horrelakorik?
-Pandemiaren hasieran epe laburreko gaixotasuna zela uste bazen ere, orain badakigu, Sars 202 agerraldiaren ondoren gertatu zen bezala, eta beste birus batzuk bezala, Covid-19 birusak sindrome postbirala garatzen duela.
Zeintzuk dira sindrome postbilararen sintoma ohikoenak?
-Ezin dira covid-19-osteko sintomak orokortu, hori hasieraren larritasunaren araberakoa izango baita, neumoniarik egon den ala ez, eta pazientea tarteko arnas zainketen unitatean edo zainketa intentsiboen unitatean egon den ala ez. Baina, oro har, ondorioak arnasbideak, sistema neurologikoak, kardiobaskularrak, gastrointestinalak eta beste sistoma batzuk dira. Hauek dira dauden hamar sintoma nagusiak: aire falta, bularreko opresioa, nekea, hotzikarak edo izerdiak, gorputzeko mina, eztul lehorra, tenperatura altua -37,1etik 37,7ºC-ra-, buruko mina eta pentsatzeko edo kontzentratzeko zailtasuna, loaren nahasmenduak eta antsietatea. Sintomak agertu aurretik, %70 inguru egoera fisiko onean zeuden, baina, sintomak agertu horiek sedentarismoa adierazi zuten.
Birus batek pazientearekin denboran irauten duen lehen aldia da?
-Ez, inola ere ez; izan ere, irakurleetako askok gripearen ondorengo sindromea jasango zuten nozbait, gripeak eragindako neke globalean oinarritzen dena, gripea izan ondoren: Aldea birus-profil horretan gertatzen diren sintoma hain luzeen tenporaltasunean datza. Covid-19aren post-sindromea fenomeno berria eta bakarra da; oraindik ari gara horretaz ikertzen. Baina badakigu sintoma horiek, batez ere nekeak, ondorio izugarriak izan ditzaketela gerora pertsona baten bizi-kalitatean, eta horrek eragina du familia-bizitzan eta lan-produktibitatean.
Ondorio horiek betirako eragin diezaiokete gaixoari?
-Bi sailkapen egiten ditugu; covid-19 post akutua, sintomak hasi eta hiru aste baino gehiago irauten duena, eta covid-19 kronikoa, berriz, hamabi aste baino gehiago irauten duena.
Are gehiago, koronabirusak eragindako pertsonentzako kolektibo bat sortu da. Komunitate guztiek horrelako kolektiboak sortu beharko lituzketela uste duzu?
-Pazienteen elkarteak, beste elkarte batzuk bezala, nire ustez, gehienak balio erantsi handikoak dira, eta norbanakoen arazoetara hurbiltzeko modu kolektiboa da.
Adineko pertsona batek, hain zuzen ere adinekoa izateagatik, arrisku handiagoa du koronabirusaren eraginpean harrapatuta geratzeko?
-Zantzu batzuek iradokitzen dute sintoma iraunkor horiek garatzeko aukera gehien dutenak 50 urtetik gorako helduak, kasu larri bat izan duten pertsonak eta azpian osasun-arazoak dituzten pertsonak direla; bereziki, bihotz-biriketako arazoak, hipertentsioa, diabetesa edo obesitatea dutenak.
Gripearekin antzeko zerbait gertatu al da inoiz?
-Bai, baina indarberritze-denbora ez da inoiz hain luzea izan.
'Long covid' pairatzen duten pazienteek muturreko nekea izateko joera dute. Horrek egunerokotasuna eragozten du?
-Lehenengo hipotesiek infekzio-prozesuetan berez sortzen diren erantzun inflamatorioak eta immunologikoak aztertzen dituzte. Noizbehinka, kontrolik gabe egon daitezke, eta hantura-ekaitz arriskutsu bat eragin dezakete. Koadro honek nekearen sentsazio orokorra du ezaugarri, bereziki infekzio biral batzuei lotutakoa. Hala ere, Covid-19 gaixotasuna duten pazienteen kasuan, neke horrek funtzionaltasuna alda dezake eta asteak iraun dezake. Europako ikerketa batzuek erakutsi dutenez, bi hilabete igaro ondoren, pazienteen %50a nekatuta iraun dezakete.
Nola darama Gasteizko Vithas San Jose ospitaleak Covid-19aren gaixotasuna?
-Gure osasun-agintarien jarduera-protokolo argiek eta zientifikoek sortutako zentroko osasun-langile guztien kohesio profesionalarekin, Vithas Vitoria Ospitaleko Zuzendaritzako Aholku Batzordeak egunerokoan ezarriak. Eta hiritar gisa gure herrialdean, gure egunerokoan, duen eraginaz kezkatuta, nahiz eta elkarrekin pandemia hori gainditzeko itxaropenarekin. Larrialdietan eta kontsultetan nabaritzen dugu gehien kobid pazienteen gorakada, kutsatzea gainditu ondoren sintomak daramatzaten pertsonen kopurua gero eta handiagoa baita.