- "Euskal Herria Memoria duen herria da. Asko dira gure zauri irekiak eta ez ditugu ahaztu nahi indarkeria-adierazpen ugarik eragindako marka horiek. Gure nahia da inork ez dezala inoiz, ez hemen, ez inon, gauza bera jasan. Ezin baititugu ahaztu gure gertuko historian izandako Giza Eskubideen urraketa guztiak. Horregatik, bizikidetza eraikitzeko erabaki irmoa dugu, inolako bazterketarik eta diskriminaziorik gabeko memoria, alegia". Hitz horiekin eta atzo ospatu zen Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat elkarte eta taldek bat egin dute eta Memoria Osoa, bizikidetzaren alde sortu eta aukeztu zuten.
Horrela, Amapola del Camino; Autobus de la Memoria; Berriz 1936 Gogoratzen; Durango 1936; Egia, Justizia, Kalteordaina-Genozidio Donostia; Egiari Zor; Gernika Ba-tzordea, Gernika Memoriaren Lekuko; Goldatu elkartea; Intxorta 1937 kultur elkartea; Martxoak 3 elkartea; Sanfermines 78 gogoan y Oroituz Andoain kanpaina berria aurkeztu zuten atzo, eTerrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Nazionalari uko eginez: "Horien artean, Gasteizen egoitza duen Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala gaitzetsi nahi dugu. Gure iritzian, proiektu hau une honetan sustatu behar dugun bizikidetzaren eraikuntzaren aurkako bidean doa. Zentro horren oinarria 29/2011 Legea da (Terrorismoaren Biktimen Aitorpenerako eta Babes Integralerako legea), eta haren definizioaren arabera: 1960ko urtarrilaren 1etik erregistratutako terrorismo-adierazpen guztien biktimekiko aitorpen, errespetu eta elkartasun-zeinua izan nahi du", esan eta erantsi zuten: "Planteamendu horrek kanpoan uzten ditu Estatuaren aparatuek data horretatik aurrera eragindako Giza Eskubideen urraketen milaka biktima eta baita aurreko urteetakoak ere. Eusko Jaurlaritzak (107/2012 Dekretua eta 12/2016 Legea) eta Nafarroako Gobernuak (16/2019 Foru Legea) onartutako legeetan dagoeneko biktima hauetako batzuk jasotzen badira ere, besteekin alderatuta, aitortza ez da maila berekoa. Oraindik, hartara, biktima asko daude aitortzeko eta Giza Eskubideen urraketen mapara gehitzeko".
"Egoera honetan, gure memoria kolektiboari biktimen errealitatearen zati bat baztertuz helduko dion zentro hau dugu aurrean. Hori bizikidetzarako arazoa da. Une historiko honetan, Giza Eskubideen urraketa guztiak kontuan hartzen dituzten proiektu eraikitzaileak eta integralak behar ditugulako", gaineratu zuten. Ondorioz, azaldutakoaren azalpenak adierazi eta gero, dei hau egiten zieten Euskal Herriko erakundeetako ordezkari guztiei,hezkuntza-komunitateari eta eragile politiko eta sozial guztiei: Lehenik eta behin, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Nazionalaren planteamendua baztertzeko, "Giza eskubideen urraketa guztiak barne har-tzen dituen memoria integralean oinarritutako" dinamikak bultza-tzeko eta bizikidetza eraikitzeko eskatu zuten, "bazterketarik gabe". "Gaurtik aurrera martxan da Memoria Osoa ekimne honen webgunea www.memoriaosoa.eus, bertan gaur aurkeztu dugun manifestuarekin bat egiten duten norbanako, eragile edo erakundeek euren atxikimendua emateko", ondorioztatu zuten.