Europa Jauregian atzo ospatu zen jaurdunaldi berri bat, Erronka: Gazteak. Gazteak eta covid-19 erronka eta aukerak , hain zuzen ere. Gazteen egungo egoerari eta pandemiari aurre egiteko erronkei buruz eztabaidatu zen. Bertan, Gorka Urtaran alkateak ere parte hartu nahi izan zuen ekitaldiaren hasieran, Gazteriako zinegotzi Miren Fernandez de Landarekin batera. Deustuko Unibertsitatearen, Gazteria eta Gizarteari buruzko Ikasketa Sarearen eta EGKren laguntza izan zuen Udaleko Gazteria Zerbitzuak.