Tokiko kontsumoa sustatuko du Gasteizek
Slow Food Arabarekin hitzarmen bat sinatu berri du Udalak sentsibilizazio-programa bat garatzeko
- Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Udalaren eta Slow Food Araba elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena onetsi berri du. Bere helburua tokiko produktuak kontsumitzearen inguruko sentsibilizazio-programa bat garatzea da, eta Udalak 12.000 euro jarriko ditu horretarako. Hala aurreratu zuen erakundeak atzo. “Aurreko urteetan ere egin izan da programa, baina oraingoan ezaugarri bereziak izango ditu, covid-19aren ondorioei egokitu beharko baitzaie”, gogoratu zuen. Programaren zati “garrantzitsu” bat umeei zuzendutakoa da. Izan ere, nekazaritza eta abeltzaintzaren alorretako profesionalen bisitak ospatuko dira ikastetxeetan. Herritarrei oro har zuzendutako jarduerak ere “barne hartzen ditu tokiko produktuen kontsumoaz sentsibilizatzeko programak”.
Temas
Más en Araba
-
Ramiro González apremia a buscar con urgencia una solución para Tubos Reunidos
-
Los vinos de Casa Primicia conquistan al jurado femenino en Japón
-
La feria de stocks de Gasteiz On se inaugura este jueves con 20 comercios y 29 stands y los mejores precios
-
Lanciego pone en marcha su presupuesto participativo