“Poliziaren presentzia itogarria izan da”
Gasteiz Txikik Ertzaintzaren eta udaltzain batzuen “portaera” salatu du
- “Jaiak ospatu behar ziren egun hauetan zehar -abuztuaren 4tik 9ra bitartean-, Alde Zaharrean izandako Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren presentzia itogarria izan da, eta kaleetan zehar ibiltzen ziren eta lan egiten zuten auzoko eta ostalariei ezarritako presioa jasanezina izan da”. Hala adierazi zuen atzo Gasteiz Txiki auzo elkarteak, Ertzaintzaren eta udaltzain batzuen “portaera” komunikatu baten bidez salatu zuenean.
Oharrean azaldu zutenez, “iradokizun asko” jaso dituzte auzokoen eta ostalarien partez, eta gaineratu zuten “Ertzaintzak, askotan, etxera bidali gaituela ezer esateko aukerarik gabe, bultzatu eta mehatxatu gaituzte, etab.”. Horregatik, helarazi zuten haserrea egun hauetan Alde Zaharrean bistakoa dela, eta “uste dugu merezi dugula arduradun politikoek aipatu ditugun gertaera hain larrien aurrean barkamena eskatzea”.
Temas
Más en Araba
-
La Vitoria Araba Film Commission estrena sede
-
Un afinador de quesos, un salmón ahumado, unas txistorras ‘de colores’ y una lana única son los Premios Materia Prima 2025
-
Arabako Aldundiak 600.000 euro erabiliko ditu Eltziego, Zanbrana eta Azazetako zeharbideen segurtasuna hobetzeko
-
Álava encabeza el aumento de matriculaciones de vehículos