- 30 urte betetzera doa laster GEU elkartea. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta, gainera, euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Urte horietan Gasteizko euskararen eragile izaten saiatu da irabazi asmorik gabeko elkartea. Mendira igo, liburuekin gozatu, ahoa bizi eta belarria, lagunekin mintzatzen ibili, umeekin euskaraz jolastu eta kantatu, ehunka kide formatu, sortzaileak bultzatu€ Urteak darama Gasteizko gizartea euskalduntzen. Etapa ezberdinak pasa ondoren, gaur egun elkarte egonkortua da GEU, proiektu ezberdinak abiarazten dituena: Gasteizko Mintzalaguna (700 mintzalagun elkartzen dira astero euskaraz hitz egiteko), Gasteizko Euskaraldia (13.000 ahobizi eta belarriprestek parte hartu zuten 2018ko edizioan), Euskalaka udalekuak, Igandeak Jai eta familia irteerak, Irakurle Kluba, eta hezitzaileentzat formakuntza saioak, besteak beste.
- Multimedia
- Servicios
- Participación