gutegiak ez ditu birusak, gaixotasunak eta salbuespenak ulertzen. Apirilaren 28a eta egun honen bezpera sakratua da Arabako herritarrentzat, eta koronabirusak ere ezin izan du ospakizuna geldiarazi arabarren zaindariari omenaldia behar den bezala egiteko. Horrela, Gasteizek danborrada berezi eta irrikatsua ospatu zuen atzo, milaka haur eta familia balkoi eta leihoetan San Prudentzio ohoratzeko.

"Arabarrok, gabon! Iluntzen ari da, gaueko bederatziak jotzear daude. Arabarrok gure San Prudentzio jaiak hastear egon beharko genuke. Hala ere, bizi dugun osasun-krisiak ezinezko egiten du, orain nagoen tokian, Aldundiaren inguruan, hain gureak, hain maitagarriak diren jai horien hasiera milaka arabarrekin emozioz konpartitzea", adierazi zuen atzo Ramiro González Arabako Foru Aldundiako diputatu nagusiak, bederatziak baino minutu batzuk lehenago. Eta erantsi zuen ere: "Egoera edozein dela ere, erretreta entzuteak emozio eta Arabako kide izatearen sentimendua eragiten du beti. Eta aurten, gure etxeetan entzungo da. Jaiaren espiritua gure artean egongo da. Gainera, festaren usain eta zaporea perretxikoen usainarekin eta barraskilo saltsaren zaporearekin nahastuko dira.

Eta Arabako Zortzikoaren letrak dioen bezala egingo dugu: harmonian eta batasun onean, Arabako elkartasun bilakatuko delarik". Elkartasuna eta laguntza "gaixo daudenentzat"; elkartasuna eta esker ona, "arlo sanitario, soziosanitario eta bestelako espazioetan lan egitendutenentzat; baita beren etxeetan jarraitzen dutenentzat ere; elkartasuna eta babesa, pandemiaren ondoriozko krisi ekonomikoa pairatzen duten pertsona eta sektoreentzat", jarraitu zuen esanez. Adierazpen horien ostean, arabarrak animatu zituen jaia etxetik ospatzera, hiria leihoetatik eta balkoietatik animatuz. "Bihotzez onena desio dizuet, eta ziur naiz gure Araba maitearentzako, garai hobeak etorriko direla. Bihotz-bihotzez", bukatu zuen esanez.

Eta Arabako diputatu nagusiak herritarrei zuzendutako hitzak amaitzen zituen bitartean, familiak balkoietara atera ziren euren jaia ospatzeko prest, oro har, festa desberdina, historikoa baina hunkigarria eta emotiboa ere bai.

Lakua auzoan musikak egunak daramatza jotzen, danborrada bat praktikatzen eta bizilagunak batzen. Arriagan, adibidez, egunak daramatzate auzotarrak balkoietan elkartzen, elkarrekin erretreta egiteko asmoarekin. Tronpetarekin auzoari soinua ematen hasten diren bi bizilagunen artean eraman dute ekimena. Segundu batzuk geroago, hurbilen dauden komunitate guztiak euren danborrekin batzen dira. Eta atzo gaueko bederatzietan, duela egun batzuk ikasitako guztia praktikan jarri zuten. "Ospakizun zoragarria izaten ari da. Jende guztia elkarlanean ari da, egun asko daramatzagu danborradarekin. Arabarrok ezin ginen geratu hain egun berezia ospatu gabe, nik negar egin nuen jaia bertan behera geratuko zela jakin nuenean, urteko egunik onena delako. Baina gaur berriro negar egin dut koronabirusak zaindariari egindako omenaldiarekin ezin izan duela ikusi dudalako", dio Nataliak bertako auzokide batek. Eta Natalia eta bere familia danborrada horretara batzen ziren bitartean, Gasteizko gainerako lekuetan eszena errepikatu egiten zen.

Tradizioak agintzen duen bezala jantzita, atzo milaka haur San Prudentzio ezberdin baina bereziaz gozatzen ikusi ahal izan ziren. Izan ere, haur eta heldu horietako askok joan den igandeko edizioarekin batera DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkariak oparitutako txanoarekin gozatu zuten festaz. Hau Raulen kasua da, bederatzi urterekin jai honen zain egon baita gogotsu, eta danborradako entseguak bizi izandako egun gris hauek bizitu eta koloreztatu dituztelako.

"Konfinamenduaren hasieratik kalera irten gabe gabiltza, etxan ama eta eta biok bakarrik bizi garelako, eta bera asmatikoa denez etxean geratzea nahiago izan du, eta egunkaria erostera baino ez gara irten txanoa lortzeko. Beste egun giuztietan etxean sartuta egon gara, baina, hala ere, nire komunitatean astebete baino gehiago daramagu danborrada praktikatzen eta oso dibertigarria izan da, horri esker asteanahiko arin pasatu zait eta gustura egon naiz!. Amak esaten duen bezala, ezin badugu festara joan, etxean egin dezakegu nahi ditugun festak!", dio poztasunez. "Eta san Prudentziona garrantzitsuena da, noski!".

Bestalde, koronabirusaren biktimen omenez gaur egingo den ekitaldi instituzionala antolatu du Arabako Foru Aldundiak, haien familiei eta senideei elkartasuna adierazteko. Omenaldia Probintzia plazan izango da, 09:00etan, eta bertan izango da diputatu nagusia. Ekitaldian, Araba Zortzikoa obra tradizionala interpretatuko du Txistulari Bandak. Era berean, lorategian, masta erdian jarriko du galaz jantzitako miñoi bikote batek Arabako bandera Agur Jaunaken doinupean. Jarraian, minutu bateko isilunea egingo dute eta omenaldia txalo zaparradarekin amaituko da. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da araba.eus webgunearen bitartez.

Gainera, atzo #ArabakoJaiakEtxezEtxe hastagharen bitartez, 20:30etik aurrera, Foru Aldundiakerretreta birtual bat egingo zuen araba.eus webgunean. Bertan, diputatu nagusiaren agurraz eta pregoilari ohien hitzaldiez gain, Arabako musika eta dantza taldeen emanaldien bideoak argitaratu ziren. Hala, sukaldari arabar batek perretxikoak eta barraskiloak prestatuko zituen herritar guztientzat ere errezeta guztiekin partekatuz. Bideo guztiak sare sozialetan zabalduko dira Foru Aldundiaren kontu ofizialen bidez.

Arabako Batzar Nagusia. Arabako Batzar Nagusietako presidenteak, Pedro Elosegik, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietan mezu bat bidali zion atzo Arabako gizarteari: "Duela aste batzuetatik bizi dugun egoera dela eta, lurralde historiko honetako kide garenontzako jardunaldi berezienetako batzuen ospatzea aldatu behar dugu. Nahi nuke, prokuradore guztien izenean, gaixotasunak eragindako arabar guztiei besarkada amultsu bat bidaltzea, bai eta gure maitasun guztia ere, zoritxarrez hil diren pertsona guztien senide eta lagunei", esan eta gaineratu zuen: "Jakina, Araba jende solidario eta arduratsuaren lurraldea da, eta hala erakusten ari da beste behin ere. Arabako gizarteak ez ditu ahaztuko, egun seinalatu hauetan, lehen lerroan pandemia hori geldiarazteko eta, azken batean, guztiok egoera zail honetan ere bizimodu hobea izan dezagun lortzeko ahalegin handia egiten ari direnak. Arabako legebiltzarreko kideok ere ez dugu egingo".

Lanean. Gasteizko Caritasek lanean jarraitzen du, eta lankidetza eta dohaintzak eskatzeko asmoz, bideo solidario bat sortu dute. "Une batzuetan gure lanak zentzu bereziagoa hartzen du. Ziurgabetasuneko, bakardade handiagoko eta beste behar batzuk agerian uzten diren uneak. Une horiek bereziki zailak dira gutxien dutenentzat. Eta bizi dugun egoera hau une horietako bat da", diote Caritasetik bideoan. "Gasteizko Caritasek arreta ematen diegun pertsonei laguntzen jarraitzen dugu, boluntarioak animatzen eta laguntzen eta oinarrizko beharrak asetzen laguntzen. Hori dela eta, Caritasek herritarren laguntza eskatu du, egunero egiten duten lanarekin "inoiz baino hobeto" jarraitzeko. "Keinu bakoitza garrantzitsua da, dohaintzak, laguntza-hitzak, boluntarioen lana, Caritasetik bihotzetik eskerrak eman nahi dizkizuegu", dio Maite Sebal Gasteizko Caritaseko zuzendariak.