-Gasteizko udalena den eta Gurutze Gorriak momentu honetan kudeatzen duen Lakuako frontoian dagoen etxegabeentzako aterpetxeak gaurtik aurrera DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariaren 25 ale jasoko ditu hauen entretenimendurako.
Orain 49 pertsona daude aterpetxe honetan -51 leku daude guztira- eta 25-50 urte bitartekoak dira erabiltzaileak. Libre dauden bi lekuak betetzeko 7 eskaera dituzte jada, eta Gurutze Gorritik itxaroten daude udalaren esleipena honen inguruan. "Laguntza behar genuen pertsona hauen entretenimendurako. Horregatik, eskatu genion DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariari lankidetza honetan murgiltzea eguneko egunkariaren zenbait ale eramateko", dio Arabako Gurutze Gorriaren komunikazio arkolo zuzendaria den Alvaro Garciak.
Gobernuak ezarritako segurtasun neurriak betetzen dituzte aterpetxe honetan. Distantzia errespetatzen dute oheen kasuan, baita gosari, bazkari eta afalorduetan. Erabiltzaileei goizez eta arratsaldez hartzen diete tenperatura, baita bizi-konstanteak ere, eta sintomaren bat nabaritzean isolamendu egongela bat daukate badaezpada.