- Gasteizko Udaltzaingoak hamabi salaketa jarri zizkien asteartean herritarrei, koronavirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako mugimenduen murrizketa ez errespeta-tzeagatik. Gainera, zazpi pertsona bide publikotik arrazoirik gabe ibiltzeagatik gelditu zituzten, eta beste bost euren autoetan bidaiatzeagatik. Bestalde, udaltzainek hainbat polizia kontrol egin eta 273 ibilgailu ikuskatu zituzten.

Udaltzaingoak 60 esku-hartze baino gehiago egin zituen alarma-egoeraren dekretuan jasotako neurriekin lotuta, besteak beste, prebentzio-zaintzak, ibilgailuen eta establezimenduen kontrolak eta kalean pasea-tzen ari ziren pertsonen ikuskapenak.

Gasteizko Udaltzaingoak Gasteizen egindako hamabi salaketa horiei, Ertzaintzak eta beste udaltzaingo ba-tzuek astearte honetara arte Euskadin jarritako 70 salaketa baino gehiago gehitu behar zaizkie.

Bestalde, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak eta Ertzaintzak operatibo berezi bat jarri dute abian. Horren bidez, Ertzaintzako bi agentek Lakuabizkarrako, Zabalganako eta Salburuako (Gasteiz) osasun-zentroetako osasun-langileei lagunduko diete, infektatutako pertsonak artatzeko eta Covid-19ko probak egiteko etxera joaten direnean.

Iñigo Urkullu lehendakariak Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Akademia bisitatu zuen atzo, Nekane Murga eta Estefania Beltran de Heredia Osasun eta Segurtasun sailburuekin batera, operatibo horren berri izateko. Gainera, ohar baten bidez, lehendakariak esker ona adierazi zien atzo larrialdi egoera honetan mobilizatu diren talde guztiei, herritarrei “zerbitzu hobea emateko” lanean ari direlako. Gainera, eskerrak eman zizkien Osakidetzako eta Ertzaintzako langile guztiei, “lan goraipagarria, leiala eta zerbitzu publikokoa egiteagatik”.