GASTEIZ -Gasteizko Udaltzaingoak bi gazte atxilotu zituen joan den asteartean, borroka baten ostean. Udaletxetik azaldu duten bezala, borroka 10: 30etan gertatu zen, bi atxilotuak, 28 eta 36 urteko bi gizon, Ariznabarra auzoko taberna batean zeudela. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, bi gazteak eztabaidatzen hasi ziren, eta, borrokaren une jakin batean, inplikatuetako batek bi edalontzi bota zizkion eta besteak bihurkin batekin mehatxu egin zion. Udaltzaingoak bi gizonak atxilotu eta bihurkina konfiskatu zuen. Guardiako Epaitegian beharrezko eginbideak egin ondoren, aske utzi zituzten.
Bestalde, besarkadaren teknikaren bitartez egindako bi lapurreta salatu dira hil honetan Udaltzaingoan. Azken lapurketa asteartean gertatu zen. Egun horretan, 67 urteko gizon batek, kate bat galdu zuen, emakume bat hurbildu zitzaiolarik Koroatzearen auzoko elizaren inguruan. Lapurrak, amarruz, gizonak atari batera lagun zezala lortu zuen, eta han hura besarkatu eta katea kentzea. Duela bi aste, 74 urteko beste gizonezko bati hurbildu zitzaion emakumezko bat atarian, Koroatzearen auzoan orduan ere, eta behin eta berriro eskatu zion kausa baten alde sina zezala. Gizonak amore eman zuen, besarkatu zuen emakumea “harengandik libratzeko”, eta une hori aprobetxatu zuen hark katea lapurtzeko. Delitu horien egileak lokalizatzea zaila bada ere, haien deskribapenak ditu Udaltzaingoak. - E. F. D.