GASTEIZ - Mintzapraktika egin nahi duten guztiek orain dute aukera aproposa; izan ere, Gasteizko Mintzalaguna programan izena emateko epea zabaldu da.
Hala, apuntatzeko urriaren 31ra bitartean egongo da aukera. TÚtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura! da programaren aurtengo leloa, eta progama honen antolatzaileek azalzu duten bezala, helburua “euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzea da”. Astean behin, ordubetez eta bost edo sei pertsona inguruko taldeetan, elkartu ohi dira mintzalagunak.
“Batzuk euskaraz gehiago hitz egin nahi dutelako ematen dute izena; beste batzuk, ordea, ikasitakoa ez galtzeko edo inguruko euskaldunei euskaraz bizitzen lagunduz euskarari ekarpena egiteko”, aitortu dute antolatzaileek.
Pasadan urteko mintzalagunan 650 lagun baino gehiago elkatu ziren euskaraz komunikatzeko, 90 taldeetan banatuta, -”astero eta hiriko taberna ezberdinetan elkartuz”-.
ekintza ezberdinak Astean behin elkartzeaz gain, Gasteizko mintzalagunek egitasmoaren inguruan antolatzen diren ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera ere izango dute aurten, besteak beste, bisita gidatuetan, mintza-poteoan edo tailerretan. Gainera, beste arlo batzuetan ere abantailak izateko aukera izango dute: “antzerkira joateko deskontuak eta zozketak izango dituzte eskura”, hain zuzen ere.
Programan parte hartzeko bi baldintza baino ez dira bete behar; lehena, euskaraz komunikatzeko gai izatea eta, bigarrena, astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea.
Izena emateko informazioa www.gasteizkomintzalaguna.eus atarian dago eskura. Era berean, 640574996 telefonoan whatsapp zerbitzuaren bitartez informazio eman edota zalantzak argitzeko aukera ere badago. GEU elkarteak euskara praktikatzeko egitasmo hau kudeatzen du.
Informazio gehiago. Izena emateko informazioa www.gasteizkomintzalaguna.eus atarian dago eskura edo 640574996 telefonoan.
Helburua. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzea da helburua.
650
Pasadan urteko mintzalagunan 650 lagun baino gehiago elkartu ziren, 90 taldeetan banatuta. eta astero elkartzen ziren.