Emakumeen genitalen 129 mutilazio azken bi urteetan

EGMren aurkako egunarekin bat, balantze bat aurkeztu dute hainbat erakundek

06.02.2020 | 06:26
Mutilazioak infekzioak eragiten dituzten marrazekin burutzen dira.

Gasteiz - Osakidetzak emakumeen genitalen 129 mutilazio erregistratu ditu azken bi urteetan, 67 kasu 2018an eta 2019an, 62; guztiak, migrazioaren aurretik egindakoak. Hauen guztien artean, ez da erregistratu opor-garaian edo bisitan jatorrizko herrialdera joatean egindako mutilazio-kasurik. Hartara, Emakunde, Osakidetza eta Osasun Sailaren arabera, Euskadin emakumeen genitalen mutilazioaren prebentziorako lan-esparruan hartutako prebentzio-neurriak eraginkorrak dira. "Balorazio positiboa egin zaio arriskuan dauden nesken familiei, jatorrizko herrialdeetara oporretan irten aurretik, osasun-zentroetan sinatzeko ematen zaien Preben-tziozko Konpromisoa dokumentuari. Agiri horrek nolabait ere berma-tzen du neska eta emakume gazteak mutilatu gabe itzuliko direla Euskadira oporretatik etortzean", berretsi dute.

Gaurko Emakumeen Mutilazio Genitalaren aurreko Tolerantzia ezaren Nazioarteko egunarekin bat, aipatutako datuez gainera, Euskadin ematen ari diren aurrerapausuak azaleratu dira. Lehenengo urratsa, EAEko EGMren egoeraren diagnostiko bat egitea izan zen, ostera Euskadiko osasun sisteman mundu mailako arazo hau hobekien kudeatu ahal izateko jardunen liburua argitaratzeko. Halaber, Hezkun-tza Sailak, gaiaren inguruko beste gida bat aurkeztu zuen. Bi argitalpenetan ablazioa egiten duten herrialdeetatik datozen emakumeak arta-tzen dituzten profesionalentzat bideratutako gomendioak daude, esku-hartze guztietan, herri komunitate eta familien estigmatizazioa ekidin behar direla azpimarratuz.

EAEn, esaterako, EGMren preben-tziozko esku-hartzea alde guztien parte hartze eta koordinazioaren esku dago, hots, osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuen arloko profesional eta migratzaileen elkarteen, EGM egiten duten lurraldeetatik datozen etorkinekin lan egiten duten erakundeen eta elkarte-mugimenduaren esku.

"Behar-beharrezkoa da gizarte-prebentzioko lana egitea komunitateekin eta komunitateetatik, hain zuzen ere, komunitate horietako pertsonek euren erremintak sor ditzaten, errurik bota gabe eta estigmatizaziorik gabe, eta emakumeak ahalduntzea izanik esku-hartzearen ardatzetako bat", azaldu dute Osakidetzak, Osasun Sailak eta Emakundek.

200 milioi Letra lodiz idatzita dagoen kantitate hau mundu osoko ablazio biktimekin bat dator. Baina horietako bakoitzak jasan behar dituen ondorioei erreparatuz gero, litekeena da kopuru horren atzean bilioika arazo egotea. Unicefek gogoratzen duenez, anestesia, mediku eta tresna esterilizatuen faltak, odoljarioa eta infekzioak mutilazioaren berehalako efektuak izatea eragiten du. Gainera, mutilazioa egiteko baldintzek neskek septizemia, tetanosa edota gernuari eusteko arazoak izatea ekar dezakete. Era berean, haurdunaldian eta erditzean trabak ekar ditzakete, horren ondorioz amen eta haurtxoen osasuna arriskuan jarriz.

Alderdi psikologikoari dagokionez, neska askoren kasuan mutilazio genitalak betirako marka psikologikoa uzten du, hala nola, loaren alterazioekin, elikadura-ohituretan, izu-erasoekin, amesgaiztoekin, antsietatearekin eta jendearekin harremantzeko arazoekin.

Eta, hezkuntza arloan, eskola uztearekin lotzen da EGM. Minek eta ondorengo traumak eskolan jarraitzea arriskuan jartzeaz gainera, kultura askotan ablazioaren prestaketak erritu luzeak dituenez, eskolara joateko aukera mugatzen da.

labur

Neurri eraginkorrak. Osakidetzak emakumeen genitalen 129 mutilazio erregistratu ditu azken bi urteetan, 67 kasu 2018an eta 2019an 62; guztiak, migrazioaren aurretik egindakoak. Hauen guztien artean, ez da erregistratu opor-garaian edo bisitan jatorrizko herrialdera joatean egindako mutilazio-kasurik. Hartara, Emakunde, Osakidetza eta Osasun Sailaren arabera, Euskadin emakumeen genitalen mutilazioaren prebentziorako lan-esparruan hartutako prebentzio-neurriak eraginkorrak dira.

Gida. EAEn egoeraren diagnostiko bat egin zen, ostera Euskadiko osasun sisteman munduko mailako arazo hau hobekin kudeatu ahal izateko jardunen liburua argitaratzeko.