Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek Eskailerapekoa izenburuko ikuskizun berria sortu dute, elkarrekin egiten duten laugarrena, eta, umorea eta generoa ardatz hartuta, lau bakarrizketa josi dituzte ordu beteko saioan. Adunan (Gipuzkoa) aurrestreinatuko dute, igandean, otsailaren 1ean.

2018an taularatu zuten lehenbiziko aldiz elkarrekin Mirari Martiarenak (Oiartzun, 1986) eta Idoia Torregaraik (Usurbil, 1974) 'Bakean Dagoena Bakean Utzi'; 2020an bigarren banakako bakarrizketa egin zuten, 'Luze Edo Motz' eta 2023an hirugarrena, Ztandap. Orain laugarren binakako bakarrizketa saioarekin datoz.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, eileek jakinarazi dutenez, ardo ona eskatzeko era da eskailerapekoa eskatzea, eta "ardo ona bezalaxe ondu dute" bakarrizketa ikuskizuna. Elkarrekin oholtzan bakarrizketak egiten daramatzen zortzi urteetan ondu du dute umore fina, "ardoa bezalaxe", eta ibilbide horren hurrengo koxka da Eskailerapekoa .

IKUSKIZUNA

Oraingoan ere, "eskailerapean, ezkutatua dauden gaiak, bizipenak, krisiak eta aukerak" kontatuko dituzte, "kritika eginez, deseraikiz eta, nola ez, barre eginez".

Oraingoan ere, "eskailerapean, ezkutatua dauden gaiak, bizipenak, krisiak eta aukerak" kontatuko dituzte, "kritika eginez, deseraikiz eta, nola ez, barre eginez"

Ikuskizun berrian, 40 urteko krisia, nerabezaroa, gorputza eta mendia izango dituzte hizpide, besteak beste. Martiarenak eta Torregaraik beraien helburua jendea barrez jartzea dela azpimarratu dute, baita eragitea ere: "Umorea bide eraginkorra da gauza garrantzitsuez hitz egiteko. Zortzi urte daramatzagu Euskal Herriko txokoak alaitzen eta gogoz gatoz berriro", ondorioztatu dute.