Ildo beretik asteazkenean
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, urriaren 15ean, eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Zerua hodei gutxirekin egongo da, erdi mailako hodeien eta goi-hodeien tarte batzuekin. Arratsaldean ipar partean behe-hodeiak ugaritu daitezke.
Relacionadas
Brisa ibiliko da, eta goizean hegoaldekoa eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da. Tenperaturan gorabehera handirik ez. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 23 gehienez eta Iruñean 11 gutxienez eta 25 gehienez.
Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da
Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta eguerdi aldera ipar/ipar-ekialdera egingo du, 2-3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:57an eta 13:04an izango dira, eta itsasbehereak 06:17an eta 19:21ean. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
BALORAZIOA
"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, Kantauri isurialdean goizaldean eta goizean goiz eta arratsalde-gauetik aurrera behe-hodeien tarteekin. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, hego osagaia nagusituz. Arratsaldean eki/ipar-ekialdetik finkatuko da ahul, tarteka bizi. Tenperaturan aldaketarik ez", ondorioztatu dute Euskalmet euskal metereologia agentziatik prentsa-ohar baten bitartez azkenik.
Temas
Más en Actualidad
-
La Ertzaintza expedienta al jefe de Falange por “banderas preconstitucionales y palos”
-
"Qué gordito has vuelto de Auschwitz": la burla de un diputado del PP valenciano a un integrante de la Flotilla
-
Israel carga contra las protestas propalestinas en el Estado: "Es puro odio"
-
Junts acusa al PSOE de hacer "más teatro que política" en asuntos como los presupuestos