Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, uztailaren 27an, hodeiak ugaritu egingo dira berriro. Iparraldean ez ezik, hegoaldeko zenbait lekutan ere egongo da zerua hodeitsu; Ebro ibarrean giro eguzkitsua gailenduko da oraindik, arratsaldean noizbehinka goi-hodei batzuk agertu arren. Kantauri isurialdean noizbehinka euria egingo du, batez ere arratsalde-gau partean.

Tenperaturak berdin jarraituko du, edo agian apur bat jaitsiko da. Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 23 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasbazterrean mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da; itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:15ean eta 19:29an izango dira, eta itsasbehereak 01:43an eta 13:10ean. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

"Kantauri isurialdean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, Egunaren lehenengo partean Arabako hegoaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da, arratsalde-gau partean hodei gutxirekin. Kantauri isurialdean euri txikia egingo du, batez ere egunaren bigarren partean eta ipar-ekialdean, zenbait lekutan ertaina. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahula ibiliko da, bolada gogor batzuekin, batez ere kostaldean; goizean ipar/ipar-mendebaldera aldatuko da eta arratsaldean indartu egingo da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez, maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".