Añanako Kuadrillak sustatutako eta Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak eta Lanbide enplegu publikoko zerbitzuak diruz lagundutako Micaela Portilla Eskola prestakuntza zentroak 2025-2026ko ikasturteko prestakuntza ibilbideetarako aurreinskripzioak egiteko epea ireki du.
Arabako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, zentroa Fontechan dago eta doako prestakuntza espezializatua eskaintzen du Lanbiden izena emanda dauden 16 urtetik gorako langabeentzat. Helburua enplegagarritasuna hobetzea da, lan merkatuan eskari handia duten igeltserotza, zurgintza eta basogintzako profesionaltasun ziurtagirien bidez.
Espezialitate bakoitzak ondoz ondoko bi ziurtagiri ditu, lehenengoa irailetik abendura bitartean, eta bigarrena urtarriletik uztailera bitartean, hain zuzen ere.
Lan orientazioko zerbitzua ere eskaintzen da, bai eta prestakuntza amaitzean enpresetan praktikak egiteko aukera ere
Prestakuntza teknikoaz gain, programak eduki osagarriak ere baditu, ikasleak lan munduan sartzeko prestatzen dituztenak, hala nola oinarrizko konpetentziak (Hizkuntza eta Matematika), zeharkako gaitasunak, laneko arriskuen prebentzioa, orga jasotzailearen maneiua, aldamio muntaketa eta enplegua aktiboki bilatzeko teknikak.
Lan orientazioko zerbitzua ere eskaintzen da, bai eta prestakuntza amaitzean enpresetan praktikak egiteko aukera ere. Ikasleek 9 euroko beka bat jaso dezakete bertaratutako egun bakoitzeko, bai eta doako garraioa ere Gasteiztik abiatuta (Langraiz Okan eta Ribabellosan geralekuak daude). DBH amaituta ez dutenentzat, prestakuntza ibilbidean zehar hura lortzeko aukera ematen du ikastetxeak.
HELBIDEA
Jada irekita dago aurreinskripzioa, etaiInteresdunek deitu eta beren izen-abizenak eta harremanetarako zenbakia adierazi baino ez dute egin behar (945 35 90 63 eta 945 35 92 52) Informazio gehiago lor daiteke www.escuelamicaelaportilla.eus helbide elektronikora idatziz.