Mugaz gaindiko Uda Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da
Hirugarren edizioa 2024ko uztailaren 15etik 19ra izango da Baionan
Bi urtetan izandako esperientzia aberasgarriari segida emanez, Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak ospatuko dira 2024ko uztailaren erdialdera Baionan, eta, ikastaroen izpiritua lehen lerrora ekarriz, mugaz gaindiko unibertsitate-aliantzek eskualdeen motor gisa duten eragina aztertuz emango zaie hasiera uztailaren 15ean.
Izan ere, Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak mugaz gaindiko herritarrei, ikaslegoari eta mundu akademikoari zuzendurik daude eta agerian jarri nahi dute unibertsitateek eginkizun proaktibo bat dutela, Europako mugaz gaindiko beste eremu batzuetan lortu den moduan, ekonomia-, gizarte- eta lurralde-arloan kohesionatuagoa dagoen mugaz gaindiko gune bat sortzeko orduan.
Programa honen xedea da parte hartzen duten unibertsitate eta erakunde zientifikoetan sortutako ezagutza zabaltzea, bai eta erakunde publikoen plan estrategikoak hedatzea ere, Euroeskualdean ezagutzan oinarritutako ekonomia bat garatze aldera, zeinak berrikuntza eta teknologia berriak balio erantsia sortzeko tresna katalizatzaile gisa kokatuko dituen.
Ikastaroetako hizkuntzak Euroeskualdeko hiru ofizialak izango dira (euskara, frantsesa eta gaztelania), baita ingelesa ere, eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren balioa azpimarratzeko. Aurrez aurre egingo dira eta, gainera, programazioaren zati bat online ikusi ahal izango da zuzenean.
Euroeskualdeko unibertsitate eta erakunde publikoen lankidetza
Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak 2022an sortu ziren, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko unibertsitate publikoen lankidetzari esker, eta mugaz gaindiko tokiko agintarien laguntzarekin. Egitasmoa erakunde guzti hauen lankidetzaren emaitza da: l’Université de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa, l’Université Bordeaux Montaigne (UBM), l’Université de Pau et des Pays de L´Adour (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP), Euskampus Fundazioa, CNRS/IKER zentroa eta Maison des Sciences de l’Homme de Bordeaux (MSH Bx). Halaber, mugaz gaindiko tokiko erakundeen babesa dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, Communauté d’Agglomération Pays Basque eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearena.
Temas
Más en Actualidad
-
Detenido un menor por la filtración masiva de datos personales de miembros de "instituciones sensibles" del Estado
-
La Policía abre expediente disciplinario al agente que agredió a una docente en una manifestación
-
El juez Pedraz imputa a la cúpula de la UDEF en la era Rajoy por el presunto espionaje a Podemos
-
La defensa de Begoña Gómez cuestiona que Peinado actúe como "si tuviera excesiva prisa"