Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, maiatzaren 10ean, eguzkitsu egongo da eta barnealdean bero egingo du. Goizean goizetik zerua ia garbi agertuko da, goi-hodeien zertzelada batzuekin. Arratsaldeak aurrera egin ahala, bero-hodei batzuk agertuko dira, batez ere mendebaldean, baina ez dute ondoriorik izango.
Gasteizen 7 gutxienez eta 26 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 27 gehienez
Haizea hego-ekialdetik ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura maximoak 25-27 gradu ingurukoak izango dira barnealdean, eta 23-25 gradu ingurukoak kostaldean. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 26 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 27 gehienez.
Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da
Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da 2-ko indarrarekin, eta eguerditik aurrera ipar-ekialdetik finkatuko da 2-3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirriko guneekin. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:52an eta 19:07an izango dira, eta itsasbehereak 00:36an eta 12:53an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
"Zerua hodeitsu egongo da. Euri txikia egingo du. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura gutxi jaitsiko da", adierazi dute.