Udalak Gamarran eguzkitakoak, mahaiak eta aulkiak uzteko armairu-zerbitzua berrezarriko du udako denboraldian
60 konpartimentu egokitu eta zozketa bidez esleituko dira
Udal Kirol Zerbitzuak Udaleko kirol-instalazioetako harpidedunen esku 60 armairu jarriko ditu Gamarrako parkean 2024ko udako kanpainan aulkiak, eguzkitakoak edo mahaiak gorde ahal izateko.
Interesdunek Udalaren webgunearen bidez zozketarako izena emateko aukera izango dute maiatzaren 3tik 10era bitarte. ‘Kaiola’ horietako bat erabiltzeko aukera izateko eskakizunak dira 18 urte beteta izatea, Udaleko kirol-instalazioetako harpideduna izatea edo udako abonamendua izatea. Zozketaren emaitzak maiatzaren 16an ezagutaraziko dituzte.
“Udalak zerbitzu hau berrezartzearen aldeko apustua egin du. Izan ere, pandemia-garaian eskaintzeari utzi zitzaion eta orain, berriro ere, zerbitzua eskatzen zuten erabiltzaileen eskaerei erantzuna eman nahi izan zaie haien aulkiak, mahai tolesgarriak eta eguzkitakoak gorde ahal izateko toki bat utzita”, azaldu du Maider Etxebarria alkateak.
Esleipendunek udako denboraldian 08:00etatik 22:00ak bitarte erabili ahal izango dituzte armairuak. 5,50 euro ordaindu eta beren giltzarrapoarekin itxi beharko dituzte.
Temas
Más en Actualidad
-
Las trabajadoras sexuales recurrirán contra Igualdad por vincular subvenciones con abolicionismo
-
Las PCR a los doce aislados por hantavirus en el Gómez Ulla vuelven a ser negativas
-
Mikel Utrera Puellesek lortu du euskarazko literatur sorkuntzako Ignacio Aldecoa beka
-
Tres de cada cuatro estudiantes harán la PAU en euskera en la EHU