Aukera berdintasuna guztiontzat
Nerea Melgosa: “ONCE erakundea pertsona guztion gizartea aukera-berdintasunean eta diskriminaziorik gabe lortzeko mugak gainditu dituen eta konpromisoa hartu duen erakundearen eredua da”
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak “zuzentzen dudan Sailaren eta ONCE-Euskadiren arteko lankidetza-harreman luzea” azpimarratu du. “ONCE erakundea pertsona guztion eta pertsona guztiontzako gizartea aukera-berdintasunean, diskriminaziorik gabe eta ordezkatzen dituen pertsonen eskubide osoekin lortzeko mugak gainditu dituen eta etengabeko konpromisoa hartu duen erakundearen eredua da”, gaineratu du.
Melgosak ONCE erakundeak Santa Luzia zaindariaren eguna dela eta Barakaldoko BECen antolatu dituen ekitaldietan parte hartu du asteburu honetan. Bertan izan dira, besteak beste, ONCEren Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidente José Antonio Pérez Arias, ONCEko ordezkari Usue Vallejo eta Javier Flores.
“Euskal herritar askoren parte-hartze altruistak, antolatuak eta solidarioak betetzen duen ezinbesteko gizarte-rola sustatu behar da, eta rol horren garrantzia azpimarratu”, adierazi du Nerea Melgosak. “Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen eta Hirugarren Sektorea Sustatzeko Estrategiaren helburua da euskal gizartean gizarte-ehuna, parte-hartze soziala eta elkartasun antolatua sendotzen laguntzea”, adierazi du.
Nerea Melgosak aipatu duenez, “Euskaditik kanpoko beste erakunde batzuetako ordezkariak etortzen direnean eta gizarte-arloan egin dugun ibilbidea goraipatzen dutenean, Euskadin milaka euskaldunen inplikazioari esker egin dugun lan luze horren garrantzia azpimarratzen dute. Erakundeak ordezkatzen ditugunok ondare hori jaso dugu, eta gure ezagutzaren eta elkartasunaren ekarpena egiten dugu: meriturik handiena gure herritarrena da. Zorionez, gizarte konprometitua da gurea”.
“Horregatik, erakundeoi Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei (eta, haien artean, ONCE erakundeari) laguntzea eta haiekin lan egitea dagokigu, Euskadiko erakundeak eta sareak indartzeak gure herritar guztien bizi-kalitatea hobetuko baitu”, amaitu du Melgosak.
Temas
Más en Actualidad
-
Ibone Bengoetxea defiende que la ley aportará "mayor seguridad jurídica sin mayores exigencias"
-
La diáspora vasca en Caracas, sacudida por el terremoto y tiembla por las dos desaparecidas
-
Barakaldoko Udalak ia 52.000 euro inbertituko ditu Arrontegi, Bizkaia eta Errioxa kaleetako argiak berritzeko
-
El Gobierno Vasco reivindica que los servicios de proximidad son clave para la cohesión territorial y el medio rural