Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela, Javier Diéguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusiarekin batera, egin da Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia berriaren Administrazio Kontseiluaren bilera.
Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin den bileran aurrera egin da Agentzia berria martxan jartzean eta Agentziaren aurrekontuan, eta datorren urtera begira emango diren urratsak zehaztu dira eta Aholku Kontseilua izendatu da. Hainbat diziplinatan adituak diren eremu publikoko eta pribatuko 11 pertsona dira, eta Agentziaren gobernu-organoei aholku ematea izango da haien eginkizuna:
Rikardo Lamadrid, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria.
Benjamín Juez, Osakidetzako Informatikako eta Informazio Sistemetako zuzendariordea.
Eduardo Jacob, UPV/EHUko katedraduna eta Zibersegurtasunean aditua.
Ana Ayerbe, Tecnaliako CORES Digital arloko zuzendaria.
Xabier Mitxelena, CYBASQUEko presidentea.
Unai Aberasturi, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendari berria.
Jose María Yurrebaso, Ertzaintzako Ikerketa Kriminalaren Dibisioko burua.
Izaskun Urrestarazu, Izenperen zuzendari nagusia.
Aitor Urzelai, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendaria.
Idoia Mateo, Santander Bankuko Zentro Korporatiboko CISOa eta Santander Taldeko CISOa Europan.
Andoni Valverde, Iberdrolako Global Cyber Fusion-en arduraduna.
2024ko jarduera
Datorren urtera begira, Cyberzaintzak hainbat jarduera ezarriko ditu euskal gizartean zibersegurtasunaren kultura hedatzera, zibermehatxuen alerta goiztiarretara, zibergertaerak kudeatzera edo euskal administrazio publiko guztientzat “Euskadiko Zibersegurtasunaren Estrategia” berria garatzera bideratuta. Estrategia berri horrek sektore publikoko jardunbide egokien esparrua, arriskuak kudeatzeko gobernantza eredua, kolektibo ezberdinei zuzendutako sentsibilizazioa eta hedapena, eta abar barne hartuko ditu.
Horretarako, bi millioi euroko aurrekontua izango du.