DONOSTIA. Zehazki, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Begoña Garamendi Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, Koichi Danjo eta François Vilaprinyo Casio enpresako zuzendaritza nagusiko kideek eta Daniel Vila enpresa horretako hezkuntzarako koordinatzaileak parte hartuko dute aurkezpenean.
Euskarazko lehenbiziko kalkulagailuaren aurkezpen ekitaldia goizeko 10.30ean hasiko da, datorren astelehenean, eta Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan izango da.