BILBAO. Begibistakoa da garagardo etxeak aurton egin duen apostua. Urterikurtera, 2009. urteko kanpainarekin lortu zuten arrakasta errepikatzensaiatu dira. Urte horretako iragarkia izan bait zen hain zuzen eremugarria. Orduz geroztik, zaleak irrika handiz itxaron dute urteromediterraneoko txokorik ederrenetakoetara eramaten gaituen iragarkia,eta bide batez musika jartzen dion udako kanta.

Kanpainakoarrakasta ez da jarraitua izan hala ere, kontutan izanik 2009. urtekospotaren mailan zegoen iragarkiak espero dituztela. Marka horretazjabetu da eta aurton benetan erakargarria den kartela osatu du.

Adiskidetasuna,garagardoa eta uda. Eivissa irlan grabatu duten spoteko protagonistakhiru neska eta hiru mutil dira. Dakota Johnson, Natalia Tema eta QuimGutierrez dira `Vale´-ko aurpegi ezagunenak. Amenabar pausu batharatago joan eta storytelling itxura eman dio iragarkia baino filmaematen duen iragarki honi.

MaïaVidal izan da oraingoan `Vale´musikatzeaz arduratu den artista. Ohi bezala, `MediterraneanWay of Life´estandartea lau haizetara zabaltzeko asmoarekin, eztabaidaezina denestetika polita eta zaindua ikusi dugu iragarkian. Dakotak antzeztenduen Rachel turistak lagun talde espainiar batekin hasten duenadiskidetasuna istorioren lekuko bihurtzen da ikuslea, gaztetatikirrikatu izan duen uda idilikoengatik hasperen egiten dugunbitartean.

`FiftyShadesof Grey´pelikulako Dakota Johnson, `Gameof Thrones´telesaileko Natalia Tena aktoreen eta Amenabar zuzendariespainiarraren partaidetzak Damm garagardo etxeak nazioartekomerkatuan zabaltzeko duen asmoa berresten digu.