BILBO. Horrela, EiTBk irrati eta telebistan emango ditu ikastolen jai ezberdinak iragartzeko egingo diren bideoklipak. Horrez gain, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez festetan jarritako gunetik emango dute berri EiTBko irratiek. ETBko albistegiak ere ikastolen jaietan bertan izango dira jazotzen den guztia kontatzeko.
Lehenengo jaia Herri Urrats izango da, maiatzaren 10ean, Senpereko lakuan. Ondoren Bizkaikoa, Ibilaldia, maiatzaren 31an izango da, Bilbon, eta Araba Euskaraz ekainaren 14an, Oionen. Urrian, 4an Kilometroak ospatuko da Usurbilen, eta 18an Nafarroa Oinez Elizondon.