Elhuyar Zientzia Azokaren 2026ko edizioa egingo da Bilboko Areatzan egingo da asteazken honetatik larunbatera, maiatzaren 6tik 9ra. Guztira, 60 ikastetxetako 660 gaztek hartuko dute parte azokan, eta ikasturtean zehar landu dituzten 183 STEAM proiektutik gora egongo dira ikusgai.
Elhuyarrek jakinarazi duenez, azokaren irekiera 11:00etan izango da asteazken honetan, eta Amaia Zarrabeitia Salterain Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak ongietorria egingo du. Azokaren babesle diren Eusko Jaurlaritzako, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Erabi elkarteko ordezkariek ere parte hartuko dute.
Ondoren, 11:15etik 13:45era, DBHko erta Batxilergoko ikasleen STEAM proiektuak erakutsiko dira etxoletan, eta 13:45etik 14:00etara, Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaile sareko ikerketa zentroetako egonaldien zozketa egingo da. Egitarau bera errepikatuko da egunero, eta larunbatean, 13:00etatik 14:00etara, sari banaketa egingo da.
Elhuyarrek antolatutako Elhuyar Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.
Bestalde, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak osasun publikoari buruzko informazio eta sentsibilizazio erakusketa bat antolatu du, herritarren partaidetza sustatu eta 2019an indarrean jarritako lehenbiziko planari jarraipena emango dion Bilboko II. Osasun Planari forma ematen hasteko.
Alvaro Perez Osasun eta Kontsumoko zinegotzia eta Nora Abete alkateordea Erriberako merkatuan izan dira asteazken honetan, maiatzaren 15era bitartean ikusgai egongo den erakusketa bisitatzen.