Botxo Boogies taldeak Juan Crisostomo Arriaga omentzeko kontzertua emango du ostiralean Bilbon
Botxo Boogies musika taldeko kideak duela 25 urte hasi ziren elkarrekin jotzen
Botxo Boogies taldeakJuan Crisostomo Arriagaren omenezko kontzertua eskainiko du ostiralean, apirilaren 24an, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, konpositore bilbotarraren heriotzaren 200. urteurrena dela eta. Sarrerak www.bilbaokultura.eus webgunean eros daitezke 5 euroan, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Juan Crisostomo ArriagaBilboko musikaririk nabarmenena da nazioartean. Aurten 220 urte bete dira jaio zenetik (1806ko urtarrilaren 27an), eta 200 hil zenetik (1826ko urtarrilaren 17an), musika-ondare garrantzitsua utzi ostean.
Bada, 'Arriagari Omenaldia' ekimenaren bidez, omenaldia egingo zaio "Euskal Herriko Mozart" zenari, eta Botxo Boogies laukoteak Arriaga interpretatuko du musika klasikoaren eta jazzaren klabean. Bere obrari eta bizitzari buruzko dibulgazio kontzertua izango da, eta konpositorearen partitura esanguratsuenen zatiak interpretatuko dira, hala nola, 'Obertura de los esclavos felices', 'Sinfonía en Re' eta 'Cuartetos de cuerda'.
Gainera, bere bizitzako pasadizoak eta datu adierazgarriak kontatuko dira, hala nola Somera kalean jaio zenekoa, 13 urterekin lehen opera konposatu zuenekoa, Parisera egindako bidaia hango Kontserbatorio Nazionalean ikasteko (irakaslea ere izan zen bertan), eta 19 urterekin hil zenekoa.
Botxo Boogies musika taldeko kideak duela 25 urte hasi ziren elkarrekin jotzen. Jou Gonzalez (saxo sopranoa, saxo tenorea eta klarinetea), Carlos Velasco (gitarra), Edu Basterra 'Teddy Baxter' (baxua) eta Iñaki Jaio (bateria) musikariek osatzen dute.
Laukotea swing, rock & roll eta jazz laukote gisa sortu zen, eta, musika klasikoan eta jazzean tituludunak izateaz gain, Doctor Deseo, Fito & Fitipaldis, Armando Manzanero, Pavarotti, Alejandro Sanz, Mocedades, Mike Farris, Perico Sanbeat, Ruper Ordorika edo Gontzal Mendibil modukoekin jo dute, besteak beste.
Temas
Más en Sociedad
-
Delicia Ensemble taldeak 'Oboearen kantu eta lilura' kontzertua emango du larunbatean Miramongo Matineeak zikloan
-
Ruta inclusiva con Zaloa: la fuerza del grupo conquista Txarlazo
-
Los fabricantes deberán reparar los móviles incluso después de que expire la garantía legal
-
La Agencia Vasca de Ciberseguridad gestiona 172 incidentes al mes