Umbra Light Festival jaialdiak bosgarren edizioa ospatuko du 2026ko otsailaren 6tik 8ra, ‘Argiak batzen gaitu ‘lelopean
100.000 pertsona baino gehiagok gozatu zuten azken edizioetan, hotelen % 90 baino gehiagoko okupazioarekin
Umbra Light Festival jaialdiak bostgarren edizioa ospatuko du 2026ko otsailaren 6tik 8ra, Gasteizko plaza, eraikin eta espazio publiko adierazgarrienak argiz eta artez betetzeko. Argiak batzen gaitu izango da oraingoan jaialdiaren leloa eta eskultura, proiekzio eta instalazio guztien lotura, argi-arteak pertsonak, belaunaldiak eta kulturak lotzeko duen gaitasuna erakusteko. 100.000 pertsona baino gehiagok gozatu zuten azken edizioetan eta % 90 baino gehiagoko hotel-okupazioa izan zen.
Gasteizko alkate Maider Etxebarriak ekitaldiaren ildo nagusien aurkezpenean azaldu duenez, Alde Zaharra eta Zabalgunea izango dira, berriz ere, ibilbideko protagonistak, dagoeneko baieztatuta dauden espazioekin, hala nola Espainia Plaza, Probintzia Plaza, Falerina Lorategia eta Santa Maria Katedrala, baina “Lovaina, San Martin eta Anglo auzoetan” ere egongo da.
BALORAZIOA
Etxebarriak gaineratu duenez, “Lau urte besterik ez ditu egin, eta Umbra Light Festival finkatuta dago jada argiaren artearen nazioko eta nazioarteko erreferente gisa, eta hiri moderno, dinamiko eta jasangarri gisa proiektatzen gaitu”. Era berean, gogorarazi du Gasteizek bizikidetza duela nortasun-ikurra, eta aurtengo leloak, “Argiak batzen gaitu”, “indartzen lagunduko du, zalantzarik gabe”.
Alkateak jaialdiaren bosgarren edizioa aurkeztu du, Cristina Gonzalez ahaldun nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatuarekin, Clara Navas Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendariarekin, Arantxa Ibáñez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariarekin eta Nico García Argia 3 kultur elkarteko bozeramailearekin batera.
Temas
Más en Sociedad
-
'Eskultoreak hemen orain' erakusketak 800dik gora bisita izan ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan ireki zenetik
-
Un hombre de 90 años muere atropellado por su coche en un paraje rural navarro en Los Arcos
-
Cinco detenidos con 21 kilos de cocaína en una autocaravana en Lanzarote
-
Hallan a un matrimonio muerto con heridas de arma de fuego en su domicilio de Asturias