Emakunde eta Euskalit erakundeek Berdintasuna kudeaketa aurreratuan. Tresnak eta esperientziak jardunaldia egin dute astearte honetan Bilbon, IX. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan, eta oraingoan, ordainsarien berdintasunean jarri dute arreta, kudeaketa aurreratuaren adierazle gisa.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta Fernando Sierra Euskaliteko zuzendariak ireki dute topaketa. Elgarrestak ziuirtatu du du soldata berdintasuna "justizia sozialeko gaia" eta "gizarte osoarentzat onuragarria" dela, "hazkunde ekonomikoari, produktibitatearen hazkundeari eta bizitza pertsonala eta lan bizitzaren kontziliazio arduratsuari laguntzen diolako".
Horregatik, bere iritziz, "ezinezkoa da enpresa batean bikaintasunaz, berrikuntzaz edo kalitateaz hitz egitea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna kontuan hartzen ez bada".
JARDUNALDIA
Ildo beretik, Beatriz Zafra genero berdintasuneko aholkulariak ere parte hartu du jardunaldian; ordainsarien gardentasuna eraldatzeko gaitasunari buruz hitz egin du, eta soldata berdintasun aurreratua lortzeko tresnak eskaini ditu.
Beatriz Zafra genero berdintasuneko aholkulariak ere parte hartu du jardunaldian; ordainsarien gardentasuna eraldatzeko gaitasunari buruz hitz egin du, eta soldata berdintasun aurreratua lortzeko tresnak eskaini ditu
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Emakunderen eta Euskaliten aurtengo ekintzak eta konpromisoak berrikusteaz gain, berdintasunerako jardunbide egokiak ere aurkeztu dira topaketan, hala nola Lanbide Heziketarena eta Goiztiri Elkartearena; Zubietxe elkartearen eta EJIE Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen kasuak ere proiektatu dira, ondorioztatu dute azkenik bertatik egindako prentsa-ohar baten bitartez.