URAk 192.600 euro inbertituko ditu Mape ibaia lehengoratzeko Busturian
Ibaiak biodibertsitate handiagoa izatea eta herritarrentzat eremu irisgarriagoa eta atseginagoa sortzea bilatzen da
URA Uraren Euskal Agentziak Mape ibaia lehengoratzeko lanak hasi ditu Busturian (Bizkaia), Alarbin parean, eta 192.635,74 euroko inbertsia egingo du. Ur emaria neurtzeko estazio zahar bat eta ur jauzi artifiziala kenduko ditu, eta egun harri lubetaz estalitako 180 metroko ibaiertza naturalizatuko du.
Relacionadas
Era berean, dagoen harri lubeta desegin ondoren, ibaiertzeko ezponda leunduko da Kontserbazio Bereziko Eremu batean dagoen ibai tarte batean, URA agentziako eta Busturiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.
Ibaiaren tartea birnaturalizatzea da helburua, ibaiaren luzetarako eta alboko konektibitatea lehengoratuz, baita ingurunean uholde arriskua murriztea ere. Ibaiak biodibertsitate handiagoa izatea eta herritarrentzat eremu irisgarriagoa eta atseginagoa sortzea bilatzen da.
HELBURUA
Mape ibaia Urdaibaiko Ibai Sarean eta Kontserbazio Bereziko Eremuan dago, eta jarduketaren bidez, lehentasunezko ibai habitata lehengoratzen lagunduko da, hala nola haltzen edo lizarren alubioi basoak eta espezieentzako habitata.
Aitor Aretxaga Busturiako alkateak adierazi duenez, "jarduera honen helburua da gure ingurune naturala babestea, haren erabilera jasangarria bultzatzea eta Busturiako ondare etnografikoa babestea dira".
"Jarduera honen helburua da gure ingurune naturala babestea, haren erabilera jasangarria bultzatzea eta Busturiako ondare etnografikoa babestea dira"
"Mape ibaia Kontserbazio Bereziko Eremua da, eta URArekin sinatu dugun eta Euskal Herriko Unibertsitatearen aholkularitza duen hitzarmenari esker, ibai habitata eta baso igela bezalako espezieak lehengoratzen lagunduko dugu, besteak beste", azaldu du.
Gainera, erriberako landaredia birsortuko dela eta Altamira eta San Kristobal eremuetan uholde-arriskuak saihestuko direla iragarri du, "euri jasa handiak direnean arriskupean baitaude".
Jarduketa Busturiako Udalaren eta URAren arteko erakunde arteko lankidetzan kokatzen da. Lankidetza horren bidez, Mape eta Axpe Amunategi ibaietan jarduketak egin izan dira aurretiaz, bai birnaturalizatzeko, bai uholde arriskua murrizteko.
Temas
Más en Sociedad
-
Detenido un hombre en Zarautz por el presunto homicidio de una mujer de 53 años
-
El Supremo ratifica siete meses de cárcel a una madre de Lugo que impidió visitas a su hijo por parte de los abuelos
-
¿Sirven para algo las gafas amarillas que usa Marcos Llorente?
-
Bajan un 59% las llegadas de migrantes irregulares a Canarias en 2025, pero aumentan un 75% a Baleares