Azkuna Zentroak 73. Donostia Zinemaldiaren filmen aukeraketa bat eskainiko du
Bederatzi lan ikusi ahal izango dira bertan astelehen honetatik igandera arte
Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaok Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak bukatu berri den 73. Donostia Zinemaldiaren filmen aukeraketa bat eskainiko du, eta bederatzi lan ikusi ahal izango dira bertan astelehen honetatik igandera arte.
Zikloaren aurkezpen agerraldian izan dira Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun eta Jaietako zinegotzia, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria, Txomin Olabarri Azkuna Zentroko zuzendari nagusiak eta Asier Altuna Karmele filmaren zuzendaria.
Bilboko zentroak eta Zinemaldiak 13 urte daramatzatze ekimen bateratu hau antolatzen, eta aurten, Sail Ofizialean eta Perlak, Horizontes Latinos eta New Directors sailetan erakutsitako filmak hautatu dituzte. Filmak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin.
Euskal ekoizpenekin hasi eta amaituko da zikloa. Astelehen honetan abiatuko da Asier Altunaren 'Karmele' lanarekin, eta film onenaren Urrezko Maskorra irabazi duen Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos lanarekin amaituko da igandean.
BESTE DATU BATZUK
Hautaketa osatzeko, alde batetik, Jafar Panahi-ren 'Un simple accidente / It Was Just an Accident' filma eskainiko da, Cannesko Urrezko Palmaren lan irabazlea, hain zuzen ere, eta bestetik, Simon Mesaren 'Un poeta' (Poeta bat), Horizontes Latinos sailekoa.
Azkenik, gazteenentzako eskaintzan euskarazko bi film izango dira asteburuan: Tobias Schwarz eta Aizea Rocaren 'Heidi, Katamotzaren erreskatea' film estreinatu berria eta Karine Vezinaren 'Kaixo, Frida!'. Sarrerak Golem zinema aretoen webgunean eta Azkuna Zentroko leihatiletan daude salgai 5 euroan (4 euro AZ txartelarekin).
Temas
Más en Sociedad
-
Osakidetza impulsa un nuevo modelo de diagnóstico más rápido y preciso con la digitalización de la anatomía patológica
-
Galicia activa el protocolo ante la sospecha de muerte por meningitis de una niña de 11 años
-
La AESAN alerta de la presencia de Salmonella en un lote de brotes germinados
-
Más de 40.000 hombres fueron condenados por violencia machista en 2025