Eusko Ikaskuntzak igandean itxiko du 2025eko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea, irailaren 21ean. Euskal komunitate globalari ekarpen garrantzitsua egiten dioten pertsonalitateen obra osoari aitorpena egiten dio sariak.
Eusko Ikaskuntzak jakiarazi duenez, behin hautagaitzak onartuta, urriaren 13tik 19ra bozketa jarriko du abian bere web orriaren bidez. Azken boto kontaketa hurrengo proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako kideen botoekin, %10 euskal komunitate globaleko kideenekin eta %60 epaimahai instituzionaleko botoekin. Erabakia urrian jakinaraziko da.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatze aldera, emakumezkoen hautagaitzak sustatuko dira. Gainera, Euskal Herriko lurralde errealitate ezberdinak islatzen dituzten pertsonak lehenetsiko dira
Sariaren oinarrien arabera, proposatzen diren pertsonak nabarmenak izan behar dira beren bizi ibilbidean, ez ezinbestean unibertsitate alorrarekin lotuta. Halaber, euskal kulturarekiko ekarpen eta konpromiso adierazgarria izan beharko dute, baita balore unibertsala ere. Hautagaiaren lanaren dibulgazioa ere kontuan izango da.
Era berean, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatze aldera, emakumezkoen hautagaitzak sustatuko dira. Gainera, Euskal Herriko lurralde errealitate ezberdinak islatzen dituzten pertsonak lehenetsiko dira.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Errenteriako (Gipuzkoa) Agustinak Zentroak eta Euskal Herriko Musika Bulegoak lankidetza hitzarmena sinatu dute euskal musikaren sektoreari lotutako profesionalizazioa, berrikuntza eta garapen sozioekonomikoa bultzatzeko asmoz.
Modu honetan, Oarsoaldea Garapen Agentziatik jakinarazi dutenez, akordio berria sinatuta, Agustinak Zentroak kultur eta sormen industrietako eragile estrategikoekin lankidetza harremanak sendotzen jarraitzen du.
Sinadura ekitaldian parte hartu dute Aizpea Otaegi Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak, Agustinak Zentroaren izenean, eta Maddi Aranak, Musika Bulegoaren presidente gisa.
Agustinak Zentroak eta Euskal Herriko Musika Bulegoak sinatutako hitzarmenaren bidez, musika proiektuei aholkularitza, tutoretza eta inkubazio-azelerazio programak eskainiko zaizkie.