Donostiako Udalak Urgulleko informazio plakak konpondu ditu 6.000 euro gastatuta
Udaberrian 65 informazio seinale jarri ziren Urgullen interpretazio ibilbidean
Donostiako Udalak konpondu eta garbitu ditu azken asteetan izan diren ekintza bandalikoen ondorioz kalte larriak zituzten Urgull mendiko informazio plakak, 6.000 euroko kostuarekin.
Donostiako Udalak gogorarazi duenez, udaberrian 65 informazio seinale jarri ziren Urgullen interpretazio ibilbidean, horietatik 34 noranzkoa adieraztekoak, eta 100.000 eurotik gorako inbertsioa egin zen.
Bisitariari historiaren, aberastasun botanikoaren, faunaren eta mendiko paisaiaren berri emateko diseinatutako plakak dira, eta kalteak izan dituzte haien azaleraren %80an baino gehiagoan; besteak beste, arrastoak eta grafitiak egin zizkieten batzuei, tokitik atera zituzten beste batzuk, eta hautsi ere beste zenbait.
"Donostiako Udalak eraso horietako bakoitza salatzen eta kalteak konpontzeko azkar jarduten jarraitzen du. Baina errespetu kolektiboa eta herritarren erantzukizuna ere eskatu behar dira. Denoi dagokigu denona dena zaintzea", gaineratu du
Bada, Donostiako Udalak hondatuta zeuden euskarriak kendu eta garbitu ditu, puskatutako edo desagertutako panelak berriro jarri ditu, ainguraketa mekanikoak hobetu ditu berriz ateratzen saiatzen badira hobeto eutsi diezaioten, eta bandalismoaren aurkako tratamendu bat aplikatu die kanpoko geruzan, aurrerantzean lehengoratze lanak errazagoak izan daitezen.
BALORAZIOA
Carlos Garcia Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak irmo gaitzetsi ditu gertakariak: "Ekintza bandalikoak dira, ondare publikoa hondatzen dutenak eta inolako justifikaziorik ez dutenak. Hiriari kostu ekonomiko bat eragiteaz gain, hiri paisaiaren parte diren espazioak hondatzen dituzte, guztionak diren eta egunero erabiltzen diren espazioak".
"Donostiako Udalak eraso horietako bakoitza salatzen eta kalteak konpontzeko azkar jarduten jarraitzen du. Baina errespetu kolektiboa eta herritarren erantzukizuna ere eskatu behar dira. Denoi dagokigu denona dena zaintzea", gaineratu du.
Azkenik, gogorarazi du horrelako erasoei aurre egingo dietela eta "jarraipen estuagoa" egingo dutela "eremu sentikorretan, bereziki ondare edo sinbolismo aldetik balio handia duten espazioetan.
Temas
Más en Sociedad
-
El octogenario acusado de acabar con la vida de Encarnita Polo está bajo custodia policial
-
Muere un joven al caer una palmera sobre su vehículo en Torrevieja
-
“Inteligencia artificial y memoria: ¿es posible recuperar recuerdos de la infancia?
-
Bizkaiko Aldundiak 600.000 euro banatuko ditu abeltzaintza elkarteentzako laguntzetan