Síguenos en redes sociales:

'Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa' iritsiko da ostiralean zinema aretoetara 'Zinema Euskaraz' programarekin

'Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa' iritsiko da ostiralean zinema aretoetara 'Zinema Euskaraz' programarekinUtzitakoa

Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko eta Osakidetzako diziplina anitzeko talde batek kimioterapiako formula berri bat garatu eta patentatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) lankidetzan, "eraginkortasun nabarmena" erakutsi duena gibeleko minbizi oldarkor eta oso pronostiko txarrekoa den kolangiokartzinoma tratatzeko.

Bere arduradunek jakinarazi dutenez, ikerlana Journal of Hepatology aldizkari ospetsuan argitaratu berri da, eta aukera terapeutiko berriak irekitzen ditu kolangiokartzinomaren tratamendurako zein ohiko tratamendu onkologikoekiko erresistenteak diren beste tumore solido batzuetarako.

Kolangiokartzinomak behazun-hodietan garatzen diren tumore multzo heterogeneo bat osatzen du. Ezohiko gaixotasuntzat jotzen bada ere, azken hamarkadetan gora egin du bere intzidentziak maila globalean.

Gibeleko bigarren minbizi mota ohikoena da, eta, etapa aurreratuetan diagnostikatu ohi denez, aukera terapeutikoak mugatuak dira eta gehienak aringarriak, tumore horien erresistentzia handia dela eta, neurri handi batean.

Horrezaz gainera, orain arte egindako azterlan aurreklinikoek segurtasun profila agertu dute, dosi terapeutikoetan ez baita ikusi efektu toxikorik dagoenik

Testuinguru honetan, formula kimioterapeutiko berria "etorkizun handiko alternatiba bat" da. Konposatuak "gaitasun nabarmena" erakutsi du giza tumore-zelulen biziraupena murrizteko eta animalietan tumoreen hazkundea geldiarazteko, baita gaixotasunak ohiko tratamenduei erantzuten ez dien kasuetan ere.

Horretaz gainera, orain arte egindako azterlan aurreklinikoek segurtasun profila agertu dute, dosi terapeutikoetan ez baita ikusi efektu toxikorik dagoenik.

"Gure konposatuak minbiziaren aurkako borrokan potentzial handia duen bide terapeutiko berri bat dira. Gaur egungo tratamenduekiko erresistentzia gainditzeko duen gaitasuna bereziki garrantzitsua izan liteke alternatiba eraginkorrik ez duten pazienteentzat", nabarmendu dute Jesus Bañales Biogipuzkoako Gibeleko Gaixotasunen Taldeko arduradunak eta Fernando Cossio azterlanaren koordinatzaileak.

AURKIKUNTZAK

Aurkikuntzak agerian utzi du etorkizuneko garapen klinikoko faseetarako etorkizun handiko terapia gisa duen potentzialtasuna, eta etorkizun hurbilean pazienteen saiakuntza klinikoetan ebaluatu ahal izateko itxaropena dago.

Irene Olaizola ikerketa biomedikoko doktoreak eta Jesus Bañales Gaixotasun Hepatikoen Taldeko arduradunak (biak Biogipuzkoakoak) eta Fernando Cossio EHUko Kimika Organikoko katedradunak zuzendu dute ikerketa, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Ikerbasque Fundazioak, Carlos III.a Osasun Institutuak eta CIBERehd zentroak finantzatu dute.

Nazioarteko zentroetako ikertzaileek parte hartu dute, besteak beste, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Glasgowko Unibertsitatekoak, bai eta Salamancako Unibertsitatekoak ere, CIBERehd barneko partzuergoaren barruan.