Síguenos en redes sociales:

Lehen sektorearen piramide demografikoa, Euskadin zein Espainian, alderantzizko piramide bat da

Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) baserriaren zahartze prozesua eta belaunaldi errelebo ezari buruzko ondorioak atera ditu

Lehen sektorearen piramide demografikoa, Euskadin zein Espainian, alderantzizko piramide bat daPor Xabier Iraola Agirrezabala

Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) baserriaren zahartze prozesua eta belaunaldi errelebo ezari buruzko ondorioak atera ditu, Ministeritzak argitaratutako 2024ko PAC (Política Agrícola Común) datuei erreparatuz, eta Euskadiko datu zehatzetan ere zentratuz.

ENBAren arabera, problematika oso konplexua da eta honenbestez, gizarte osoaren inplikazioa ezinbestekoaz gain, lehen sektorea osatzen duten eragileen elkarlana eta herri erakundeen babesa behar beharrezkotzat jotzen da.

Euskadiko datuei erreparatuz, ikusi daiteke azken 15 urteetan PAC eskatzaileak %49,98an jeitsi direla, hau da, erdira. 25 urte azpiko pertsonen atalean, nahiz eta igoera bat eman, kasu guztietan %1ren azpitik jarraitzen du. Europako nekazal politikaren arabera 40 urte azpikoak "gaztea" kalifikazioa jasotzen dute, beraz, 2009ko %10,64tik 2024ko %10,5era pasa da, hau da, gazteen ehunekoa mantendu egin da.

Tarteko adin nagusien kasuan, hau da, 40 eta 65 urte bitartekoen kasuan, azken 15 urteotan %3,68an hazi da, hau da, jende gehiago da tarte honetan. Jubilatzeko adinean dagoen jendearen tartea, hau da 65 urtetik gorakoaren ehunekoa, %34,31arekin, %3,49an jaitsi da.

Espainiako datuei erreparatuz, aldiz, azken 15 urteetan, PAC eskatzaileak, %37,38an jaitsi da, hau da, ia %40an. 25 urte azpiko atala, Euskadiren antzera, %1ren azpitik. 40 urtetik beherakoak 2009ko %12,66tik 2024ko %8,87ra pasatu da, hau da, gazteen ehunekoa jaitsi egin da %3,79an. 40 eta 65 urte bitartekoen kasuan, azken 15 urteotan %1,25ean hazi da, eta 65 urtetik gorakoaren ehunekoa, %39arekin, %2,5ean igo da.