Euskal Autonomia Erkidegoan ustiategi agrarioen zati bat edo osorik ekoizpen konbentzionaletik ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuak garatzen dituzten nekazari eta abeltzainek jada eska ditzakete Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2025. urterako ekaintzen dituen ekoizpen ekologiko ziurtaturako trantsizioaren laguntzak.
300.000 euroko aurrekontua duen laguntza-programa honek gida praktikoak prestatzen dituzten, aholkularitza eskaintzen duten edo ekoizpen ekologiko ziurtaturako jarduerak hasteko edo jarraitzeko erraztasunak emateko erakustaldi-jarduerak eta bisitak antolatzen dituzten erakundeei ere zuzenduta dago.
Deialdiaren oinarrietan jasotzen denez, laguntzak datorren irailaren 8ra arte eska daitezke, eta bi motatakoak izango dira: nekazaritza, basogintza, eta landa eremuetan aholkularitza, ezagutza-transferentzia eta informazioa sustatzeko laguntzak; eta ekoizpen konbentzionaletik ekoizpen ekologikora trantsizioa egiteko ustiategi agrarioen garapenerako proiektuak babesteko laguntzak.
Laguntza hauek Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira guztiz, 300.000 euroko aurrekontu-zuzkidurarekin.
Diru-laguntzen programaren barruan honako lerro hauek sartzen dira: ekoizpen ekologikora bideratutako gida praktikoen sorkuntzarako laguntzak; ekoizpen ekologikora trantsizio proiektuetan bideragarritasun-azterketak egiteko laguntzak; erakustaldi-jarduerak eta bisiten antolakuntzarako laguntzak; ekoizpen ekologikoan espezializatutako aholkularitza; eta ekoizpen konbentzionaletik ekologikora bihurtzeko ustiategien garapenerako proiektuen laguntza.