Süne, Manny Calavera, Moonshine Wagon, Izaki Gardenak, Airu eta Ziztada & Rlantzm, Sopela Kosta Fest jaialdian
Sopelako Udalak (Bizkaia) Sopela Kosta Fest jaialdiaren 12. edizioa antolatu du irailaren 19tik 21era bitarte egingo da
Sopelako Udalak (Bizkaia) Sopela Kosta Fest jaialdiaren 12. edizioa antolatu du irailaren 19tik 21era bitarte egingo da, lehen aldiz Larrabasterrako Urgitxieta plazan, eta Süne, Manny Calavera, Moonshine Wagon, Izaki Gardenak, Airu eta Ziztada & Rlantzm talde eta artistak bilduko ditu.
Antolakuntzak jakinarazi duenez, natura, kirola eta musika uztartzen ditu jaialdiak, eta adin eta publiko mota guztietarako ekintzak bilduko ditu egitarauak. Kirolari dagokionez, surfa izango da nagusi, eta, besteak beste, EHSF surf txapelketa, kayak surfa eta surf egokitua egongo dira.
Bestelako kirol diziplinek ere izango dute lekua, eta skate, ginkanak eta taitxia egiteko aukera egongo da, besteak beste. Askotariko tailerrak, argazki lehiaketak eta erakusketak zein bisita gidatuak ere izango dira, eta, Toki Garapen Sailak bultzatuta, Surf & Skate Market azoka egingo da bigarren aldiz.
Edonola ere, musika izango da Sopela Kosta Fest jaialdiko protagonistetako bat. Aurten, Süne, Manny Calavera, Moonshine Wagon, Izaki Gardenak, Airu eta Ziztada & Rlantz ariko dira.
BESTE GAI BATZUK
Arabako Foru Aldundiko gobernu kontseiluak oniritzia eman die astearte honetan Korresen beste aparkaleku bat eraikitzeko lanen proiektuari eta kontratazioari, Izkiko parke naturalera sarbide izan dadin.
Eraikiko den aparkalekua Korresko herrigunetik kanpo egingo da, modu ordenatuan aparkatu ahal izateko eta herrigunea ibilgailuen joan-etorrietatik libre uzteko, foru erakundeko arduradunek jakinarazi dutenez.
Aparkalekuaren kokapenak berekin ekarriko du erabiltzaileek 200 metro oinez egin behar izatea pista batetik Korreseraino. Pista hori eraikitzeko hiru hilabete izango dira eta horretarako esleitutako aurrekontua 233.789,70 euro da, BEZ barne.
Bestalde, foru erakundeko gobernu kontseiluak Gorbeiako Parke Naturalean Egilolarra bidezidorra lehengoratze lanak Euroservicio y Obras Forestales S.A. enpresari esleitzea ere onetsi du astearte honetan. Lanen aurrekontua 190.775,61 euro da, BEZ barne, eta hiru hilabetean egingo dira.
Temas
Más en Sociedad
-
El joven detenido por el caso de la menor quemada en Gran Canaria queda libre: fue fortuito y quiso ayudar
-
Elias Querejeta Zine Eskolak 12 herrialdetako 45 ikasle izango ditu ikasturte berrian
-
Piden tres años de prisión a un policía de Santander por consultar datos de una víctima de violencia de género
-
Un estudio muestra la asociación entre el aumento de temperatura y la ansiedad y la depresión