Elias Querejeta Zine Eskolak zortzigarren promozioko ikasleei ongietorria eginez abiatu du 2025-2026ko ikasturtea. Promozio berrian 12 herrialdetako 45 ikasle izango dira, eta ikasturtea 15 hilabete barru bukatuko dute, 2026ko abenduan, azken lanen aurkezpenarekin.
Zine eskolako iturriek jakinarazi dutenez, Euskadiko Filmategiko, Tabakalerako, Donostia Zinemaldiko eta eskolako bertako ordezkariek osatutako zuzendaritza akademikoak hautatu ditu 2025-2026ko ikasturteko ikasleak, otsaileko onarpen epean 28 herrialdetatik aurkeztutako 170 hautagaien artetik.
Hainbat diziplinatan trebatutako irakasleak eta ikertzaileak daude taldean, hala nola Antropologian, Arte Bisualetan, Arte Ederretan, Ikus-entzunezko Komunikazioan, Literatur Ikasketetan, ...
Zortzigarren promozioa osatzen duten 45 ikasleen jatorriari dagokionez, zazpi Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, 11 Espainiako Estatuko beste erkidego autonomi batzuetakoak (11), zazpi Europako herrialdeetakoak, 10 Latinoamerikakoak) eta bat Afrikako iparraldekoa. Ikasturteko ikasleen batez besteko adina 30 urte inguru da.
IKASLEEN PROFILA
Ikasleen profila askotarikoa da eta eskolako hiru jakintza arloetan esperientzia duten espezialistak biltzen ditu, hau da, artxiboaren eta babestearen arloetakoak, kuradoretzaren eta programazio filmikoaren arloetakoak, eta film laburren eta luzeen errealizadoreak.
Gainera, hainbat diziplinatan trebatutako irakasleak eta ikertzaileak daude taldean, hala nola Antropologian, Arte Bisualetan, Arte Ederretan, Ikus-entzunezko Komunikazioan, Literatur Ikasketetan, Filosofian, Artearen Historian, Nazioarteko Harremanetan eta Soziologian.
Zinema eskoletako egresatuak eta zinemagintzako hainbat roletan esperientzia duten profesionalak ere daude, hala nola ekoizpenean, muntaketan, soinuan, arte zuzendaritzan eta argazkigintzan. Antzerkiaren, dantzaren eta musikaren munduetatik datozen ikasleak ere badira.