Donostiako Udalak 50.000 euro banatuko ditu auzoetan euskara sustatzeko
Urte osoan jarduerak antolatzen dituzten euskara batzordeentzat 46.475 euro izango dira
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 50.000 euro banatuko ditu hiriko auzoetan euskara sustatzeko lanean ari diren irabazi asmorik gabeko elkarteen artean. Urte osoan jarduerak antolatzen dituzten euskara batzordeentzat 46.475 euro izango dira, eta beste 3.525 euro Gau Beltza edota Euskararen Eguna antola ditzaten euskara batzorderik ez dagoen auzoetan.
Donostiako Udaletik jakinarazu dutenez, euskara batzordeak hiriko 11 auzoetan dauer eratuta ( Aieten, Altzan, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Egian, Grosen, Intxaurrondon, Loiolako Erriberan, Martutenen eta Parte Zaharrean), eta urte osoko jardunari aurre egiteko diru laguntza emango zaie.
Batzordeetan osaketa anitza izaten da, auzo bakoitzeko errealitatearen araberakoa, eta horrela, auzoko euskara elkarteek, auzo elkarteek, kultur eragileek, euskaltegiek, eskolek, guraso eta gazte taldek, kirol elkarteek edota euskara sustatu nahi duten norbanakoek osatzen dituzte gehienetan. Bertan parte hartzen duten guztiak musutruk aritzen dira eta emandako diru laguntza ekintzak aurrera eramateko erabiltzen da.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko euskararen normalizaziorako Euskararen Plan Orokorra du indarrean, eta plana gauzatzeko auzoz auzo eragitea garrantzitsua da. Hori dela eta, euskara batzorde bakoitzak bere auzoko plan integrala diseinatua du, estrategia eta ekintzak auzoen berezko ezaugarrietara hurbildu eta egokitzeko.
Azkenik, Donostiako Udaleko gobernu bilerak onartu du beste 10.260 euro bideratzea euskara normalizatzeko helburuarekin zenbait irabazi asmorik gabeko elkarteren proiektuak diruz laguntzera.
Temas
Más en Sociedad
-
Berdindu pide compromiso ante las agresiones sexuales y homófobas en fiestas
-
Neiker Europako lurzoruaren osasunaren monitorizazioa indartzeko proiektu batean parte hartzen ari da
-
La jueza da la razón a la Iglesia y ordena el desahucio de las exmonjas de Belorado
-
Herido grave un niño de 12 años tras caerse desde varios metros de altura en un camino de La Laguna