Urola Kostako Udal Elkarteak I. Berdintasun Plana onartu du aho batez
Urola Kostako Udal Elkarteak Berdintasunerako I. Barne Plana onartu du aho batez, erakundearen kudeaketan eta egituran ikuspegi feminista ahalik eta gehien txertatzeko helburuarekin, eta erakundeko langileei eragin diezaieketen genero desberdintasunak murriztu nahian
Urola Kostako Udal Elkarteak Berdintasunerako I. Barne Plana onartu du aho batez, erakundearen kudeaketan eta egituran ikuspegi feminista ahalik eta gehien txertatzeko helburuarekin, eta erakundeko langileei eragin diezaieketen genero desberdintasunak murriztu nahian.
Ion Arozena Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria pozik agertu da emandako urratsarekin. "Udal Elkartearen helburuetako bat da inguruaren garapena eta jasangarritasuna, eta hori ezin da ulertu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunik gabe. Gizartearen esparru guztietan da ezinbestekoa, baina, erakunde publikoak eredugarriak izan behar dugu erantzukizun horren aurrean", azaldu du.
Aurretiaz egindako diagnostiko batean du abiapuntua planak, diagnostiko horri esker detektatu ahal izan baitira Urola Kostako Udal Elkartearen indarguneak eta hobetzeko arloak emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez.
Planak aurrera begira jartzeko bokazioa dauka, eta bertan jasotzen diren ekintzak 2028ra arte egikaritzen joango dira. Horrela, arreta berezia jarriko zaio lantaldearen trebakuntzari, zaintza eta kontziliazio erantzunkidea lortzeari edota lan eremu osasungarria izateari.
Urola Kostako Udal Elkartearen kasuan, barne izaerako plana ere bada. Elkarteak ematen dituen zerbitzuen artean daude ingurumenaren, enpleguaren zein garapen ekonomiko sozialaren sustapena, eta horrek ahalmen handia eman dio erakundeari tokiko komunitatean eragiteko.
Enpresekin, pertsonekin eta prestakuntza jardueren antolaketarekin zuzenean lan egiten duenez, "posizio estrategikoa" du berdintasuna sustatzeko, bai lan esparruan, bai jendarte esparruan, eta eragin gaitasun horrek "funtsezko eragile" bihurtzen du hainbat sektoretan berdintasun eta sentsibilizazio politikak sustatzeko.
Gainera, planak irismen zabala izatea ere du helburu, aintzat hartzen baititu emakumeak zein sexu joera edo genero identitateagatik diskriminazioa nozitzen duten pertsonak. Hortaz, sexuan eta generoan oinarritutako egiturazko desberdinkeria jartzen du erdigunean.
Temas
Más en Sociedad
-
Salud afirma que la resolución judicial sobre la OPE impulsa el proceso "histórico" de consolidación en Osakidetza
-
Donostiako ZirKuSS konpainiak 'K.OS' aurrestreinatuko du aste honetan Getxon
-
La jueza de la dana acuerda prorrogar la investigación por seis meses
-
Mucho cuidado si recibes esta carta que supuestamente envía la Seguridad Social