BilbaoBizi bizikletan mailegurako udal sistema berria ekainaren 16an abiatuko da
Zerbitzu berriak 790 bizikleta eskainiko ditu hasieran (gaur egun 700 daude)
Bilboko Udalak ekainaren 16an jarriko du martxan BilbaoBizi bizikleten mailegurako sistema berria, eta, arrazoi operatiboengatik eta trantsizioa gauzatu ahal izateko, zerbitzua eten egingo da bi astez, maiatzaren 31tik.
Bada, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, zerbitzu berriak 790 bizikleta eskainiko ditu hasieran (gaur egun 700 daude), eta hurrengo urtean 1.250 izango dira. Bizikleta berriak izango dira, eta bandalismotik babesteko sistema berezia izango duen ainguraketa jarriko zaie.
Ainguraketa guneak ere gehituko da, 46tik 68ra, hiriaren zona altuetan dagoen eskaera handiari erantzuteko. Gune berri horietako bi ekainaren 16an jarriko dira martxan Zurbaranbarri kaleko 39 zenbakian eta Ignacio Ellakuria kaleko 6 zenbakian; gainerako 20ak, berriz, datorren urtean zehar, modu mailakatuan.
Era berean, geltoki birtualak egongo dira, ekitaldien edo obren ondorioz zerbitzuaren erabilera premia puntualei erantzuteko.
Sistema berriak tarifa desberdinak ezarriko ditu ohiko erabiltzaileentzat eta noizbehinkakoentzat, eta, horri esker, zerbitzuaren modulazioa egin ahalko da erabilera denboraren arabera. Lehenengoen kasuan, kuota 25 eurokoa izango da urtean, eta bigarrenen kasuan, 10 eurokoa. Gainera, urtean 72 euroko gehieneko muga ezarriko da, ohiko erabiltzaileen mesedetan.
Nora Abete Bilboko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziaren hitzetan, BilbaoBizi berria "zerbitzu bidezkoagoa eta eraginkorragoa da, garraio publiko eta jasangarria gehien erabiltzen dutenei mesede egiten diena".
Ziurtatu du bizikleten zerbitzu publikoa berritzea ez dela soilik hobekuntza tekniko bat, baizik eta "aldaketa integral bat, hiriak jasangarritasunarekin, irisgarritasunarekin eta bizi kalitatearekin duen konpromisoari erantzuteko".
Sistema berrirako trantsizioa errazteko, erabiltzaileek datu pertsonalak egiaztatu eta osatu behar dituzte erabiltzaile profilean, bereziki posta elektronikoaren helbidea eta NAN zenbakia.
BilbaoBizik zerbitzua ematen ez den egunak ordainduko ditu. Horrela, ordaindutako baina erabili gabeko zati proportzionala jasotzen ez badute, erabiltzaileek erreklamazioak egin ditzakete maiatzaren 26tik 29ra, bilbaobizi@bilbao.eus helbide elektronikoaren edo 94 656 49 05 erabiltzailearentzako arreta telefonoaren bidez.
Temas
Más en Sociedad
-
Dos de cada diez familias con hijos no pueden afrontar los gastos más básicos pese a tener trabajo
-
Cuatro años de cárcel para el padre de Yéremi Vargas por abusar de una menor, hija de su exnovia
-
Aena reforzará desde este miércoles los controles de acceso a Barajas por la noche
-
Condenado a una multa por la muerte por "mala suerte" de un taxista en una riña de tráfico