Donostiako Udalak Maiatzaren Leheneko zubirako antolatu dituen ate irekien jardunaldiak ostegunean hasi ziren, eta lehenengo egunean 642 pertsona izan ziren udaletxean eraikina bertatik bertara ezagutzeko.
Erakundea herritarrengana hurbiltzeko eta hiriko eraikin enblematikoa balioan jartzeko antolatzen diren jardunaldietan zehar, donostiarrak eta bisitariak areto desberdinak ikusteko aukera izaten ari dira, hala nola Udalbatza aretoa, eskailera nagusia, Harrera gela, Gobernu Batzarraren aretoa eta Prentsa aretoa, udaletxeko beste elementu historiko batzurekin batera.
Donostiako Udaletik gogorarazi dutenez, udaletxeko areto nagusiak igandera arte bisita daitezke, ondorengo ordutegi hauetan: ostiral honetan, 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean 11:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Halaber, eraikina laguntzarik gabe bisitatu ahal izateaz gain, oraindik posible da bisita gidatuetarako zenbait taldetan izena ematea (edukiera bete arte), plaza libre gutxi batzuk geratzen baitira. Horretarako, interesa dutenek bisitaren aurretik langileei kontsultatu beharko diete; leku librerik ez badago, eraikina gidaririk gabe bisitatzen jarraitu ahal izango da.
Udaletxearen historia azalduko duten bisitetarako aurreikusitako ordutegiak honako hauek dira: ostiral honetan, 16:00etan euskaraz eta 17:00etan gaztelaniaz, eta larunbatean eta igandean, 11:30ean eta 16:00etan euskaraz eta 12:30ean eta 17:00etan gaztelaniaz
Udaletxearen historia azalduko duten bisitetarako aurreikusitako ordutegiak honako hauek dira: ostiral honetan, 16:00etan euskaraz eta 17:00etan gaztelaniaz, eta larunbatean eta igandean, 11:30ean eta 16:00etan euskaraz eta 12:30ean eta 17:00etan gaztelaniaz.