Hezkuntzak hobekuntza-estrategia zabaldu du, ikasle gehiagorentzat ezarriz matematikako eta irakurmeneko errefortzua
Hezkuntza Sailak hobekuntza integralerako estrategia zabaldu du, matematikarako gaitasuna eta irakurmena indartzeko bi programa berri abian jarrita, Indartuz ekimenaren barruan. Helburua da eskolaz kanpoko errefortzu egituratu eta pertsonalizatua eskaintzea oinarrizko gaitasunak garatzeko zailtasunak dituzten Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei. Laguntza horren bidez, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleen irakurmena eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen matematikarako gaitasuna indartu nahi dira, funtsezko arlo horietan garapen akademikoa bultzatuko da horrela.
Urte hasieran, 92 ikastetxetako 3.120 ikasle errefortzu-eskolak jasotzen hasi ziren, Lehen Hezkuntzako ikasleek matematikarako eta irakurketarako gaitasunean duten jarduna hobetzen laguntzeko.
Euskal Hezkuntza Sistemaren hobekuntza integralerako estrategian, hezkuntzari aplikatutako ikerketak, oinarrizko gaitasunak hobetzeko ekimenak eta euskal hezkuntza-sistema ebaluatzeko esparru berrian lan egiten duen adituen Foroaren monitorizaziok bat egiten dute eta orain, estrategia hori ikastetxe itunduetara hedatuko da.
Gaurkoan, Eusko Jaurlaritzak unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntza zuzenak emateko akordioa onartu du gaur Gobernu Kontseiluan, Lehen Hezkuntzako ikasleek eskolaz kanpoko errefortzua jaso ahal izateko, irakurtzeko konpetentzian eta matematikarako konpetentzian.
Duela gutxi ezarritako ekimen hau aukerakoa da ikastetxeentzat. Indartuz izeneko programan —irakurketan eta matematiketan eskolaz kanpoko errefortzua eskaintzeko— parte hartzeko itunpeko ikastetxe pribatuak irizpide objektiboei jarraiki hautatu dira. Hala, irizpide horiek aukera ematen dute hezkuntza-premia handienak dituzten testuinguruei lehentasuna emateko.
Neurri horren eraginkortasuna bermatzeko, ikastetxe bakoitzari ordu-kreditu bat esleitu zaio, ikastetxearen tamainaren eta antzemandako beharren arabera, ebaluazio-diagnostiko bat egin eta ikasleen lehentasunezko konpetentzien profila ebaluatu ondoren. Gauzak horrela, dirulaguntzaren banaketari esker, lehentasunezko gisa hautemandako konpetentzietan ikastetxe bakoitzak dituen beharrizanen eta laguntza behar duten ikasleen kopuruaren araberako dirulaguntza jasoko du. Ikastetxe bakoitzari esleitutako ordu-kredituaren araberako dirulaguntza emango da, errefortzurako beharrezkoak diren irakasleen kostua soilik estaltzeko. Deialdiari erantzuteko 382.289,20 euroko inbertsioa egingo da.
Temas
Más en Sociedad
-
Se incendia un depósito con 30.000 litros de aceite en una empresa de Cantabria
-
Encuentra en la calle un sobre con casi 5.000 euros y lo entrega a la Policía
-
Abogados se manifestarán este martes en Vitoria para denunciar las condiciones del turno de oficio
-
Un pionero de la IA advierte: "Desde que salió ChatGPT me di cuenta de que estábamos en un camino realmente peligroso"