Bermeoko Aritzatxu hondartzako kantina eta komunak ustiatzeko proposamenak maiatzaren 13ra arte aurkez daitezke
Bermeoko Udalak (Bizkaia) Aritzatxu hondartzako kantinaren eta komunen emakida administratiboa esleitzeko pozesua jarri du martxan, eta proposamenak maiatzaren 13ra arte aurkez daitezke, Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udaleko kontratatzailearen profilean.
Bermeoko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, emakida lehiaketa bidez esleituko da, eta irizpideak batzuk hartuko dira kontuan ustiapena ahalik eta kalitate-prezio onenean egin dadin.
Emakidak urtebeteko iraupena izango du, bi aldi kontuan izanik: 2025eko ekainaren 1etik 2025eko irailaren 30era, eta 2026ko martxoaren 28tik apirilaren 12ra (Aste Santua)
Horrela, lehenik eta behin, eskaintza ekonomikoa hartuko da kontuan, eta hautagaien gutxieneko eskaintza 300 eurokoa izan beharko da. Era berean, emakidaren objektu diren espazio eta lokalen mantenu eta garbiketa programa baloratuko da, bai eta hondartza dinamizatzeko plana eta proiektuak inguruarekiko duen errespetua ere.
Emakidak urtebeteko iraupena izango du, bi aldi kontuan izanik: 2025eko ekainaren 1etik 2025eko irailaren 30era, eta 2026ko martxoaren 28tik apirilaren 12ra (Aste Santua).
Aritzatxu hondartzako kantinak 12 metro koadro ditu, komun bakoitzak sei metro koadro (bi daude) eta terrazak 30 metro koadro. Informazio guztia Bermeoko Udalaren webgunean aurki daiteke
Aritzatxu hondartzako kantinak 12 metro koadro ditu, komun bakoitzak sei metro koadro (bi daude) eta terrazak 30 metro koadro. Informazio guztia Bermeoko Udalaren webgunean aurki daiteke.
Temas
Más en Sociedad
-
Detenido en Sevilla por apuñalar a su casero y a su abogado tras una junta de vecinos
-
La madre de Gabriel Cruz sostiene que hay "indicios" de que Ana Julia Quezada "cobró un adelanto" por grabar un documental
-
Expertos alertan del creciente uso de los chatbots para combatir la soledad
-
Lau gizon atxilotu dituzte Ortuellako enpresa batean kable-bobinak lapurtzeagatik