EHUazoka Unibertsitate Orientaziorako Azokak egingo dira urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean eta 8an
EHUazoka EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Unibertsitate Orientaziorako Azokak egingo dira hiru campusetan urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean eta 8an, etorkizuneko ikasleen zalantzak argitzeko asmoz.
EHUko iturriek jakinarazi dutenez, jardunaldiek aukera emango dute unibertsitatea eta graduak hobeto ezagutzeko eta zalantzak argitzeko, eta etorkizuneko ikasleek arreta pertsonalizatua jasoko dute standetan, sarrera librearekin. Taldekako informazio saioei dagokienez, izena ematea derrigorrezkoa da.
Bada, urtarrilaren 25ean Gipuzkoako campusean egingo da EHUazoka, Donostiako hiru gunetan: Ignacio Mª Barriola zentroan (Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak eta Unibertsitate Zerbitzuak), Carlos Santamaria zentroan (Osasun Zientziak) eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Ingeniaritza eta Arkitektura Zientziak). Izen-ematea datorren astelehenean irekiko da, urtarrilaren 20an.
Arabako camnpusari dagokionez, EHUazoka urtarrilaren 1ean izango da, Gasteizen, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko kiroldegian (Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Osasun Zientziak, Zientziak eta Unibertsitate Zerbitzuak) eta eraikin nagusian (informazio saioak). Izena emateko epea urtarrilaren 27an hasiko da.
Azkenik, Bizkaiko campuseko EHUazoka urtarrilaren 8an egingo da, Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea-Sarrikon (Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Zientziak eta Unibertsitate Zerbitzuak) eta Bizkaia Aretoan (Osasun Zientziak eta Unibertsitate Zerbitzuak). Izen-ematea otsailaren 3an abiatuko da.
Temas
Más en Sociedad
-
Detenida una mujer como presunta autora de la muerte de un hombre a puñaladas en Vigo
-
Noticias de Gipuzkoa cumple 20 años: un gran acto a la altura de un gran compromiso
-
El planeta encadena 11 años de calor récord y 2025 será el segundo o tercero más cálido
-
Noticias de Gipuzkoa, diario de Grupo Noticias, celebra su 20º aniversario