Gilkitxaro taldeak eskuratu du 2025eko Lautan3 laguntza, 'Alferrak, tunanteak, maleanteak' lanagatik
Gilkitxaro konpainiak jasoko du euskarazko antzerki ekoizpena sustatzeko Euskaltzaindiak ematen duen Lautan3 laguntza, 'Alferrak, tunanteak, maleanteak' lanagatik. Bilboko taldeak 2.500 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana 2025eko otsailean antolatuko den VII. Lautan3 jaialdian estreinatuko da.
Euskaltzaindiak gogorarazi duenez, 2020an sortu zuen antzerki ekoizpena sustatzeko Lautan3 laguntza, Bilboko Udalaren babesarekin. Sariaren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.
Horretara, 2025eko Lautan3 laguntza Bilboko Gilkitxaro konpainiak irabazi du, 'Alferrak, tunanteak, maleanteak' lan laburrari esker. Ane Zabalak, Aitor Garcia de Vicuñak eta Galder Perezek osatzen dute Gilkitxaro, eta konpainiak 2.500 euroko zenbatekoa eskuratuko du. Antzezlana 2025eko otsailean antolatuko den VII. Lautan3 jaialdian estreinatuko da.
Tartean, BIRA Kultura, 7Katu eta Euskaltzaindiko kideek osaturiko epaimahaiaren arabera, "gidoi kitzikagarria du antzezlanak, gai sakonak umorez jorratzen dituela, gaur egungo arazoei helduz".
Antzezlanaren sinopsiari dagokionez, Pili, Mili eta Willi exiliatutako hiru inurri dira eta nagi izateko eskubide unibertsala aldarrikatzen dute. "Gozamenaren aldarrikapena eta anormaltasunaren apologia egin nahi du antzezlan labur honek", esan dute Gilkitxaroko kideek.
"Bizi dugun gizarteak produkzioa bultzatzen du, gizakiari ia arnasa hartzeko tarterik utzi gabe, hausnarketan erortzeko tentaziorik gabe. Bada, klik azkar bat egin eta guzti horri erantzun behar diogu", gaineratu dute.
Temas
Más en Sociedad
-
"Las constructoras tenemos que ser los directores de orquesta de todo el proceso"
-
"Cada vez va a ser más difícil encontrar gente que quiera trabajar en construcción; hay que buscar maneras más rápidas"
-
La digitalización como clave en la construcción pública: "El gemelo digital es ya una realidad"
-
Denis Itxaso: "Eraiki Hub nace para reforzar la capacidad del sistema de producir vivienda de forma más rápida"