Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren kostuen indizea %0,2 igo da apirilean aurreko hilaren aldean eta %3,7 aurreko urteko apirilaren aldean, Eustat euskal estatisrika erakundeak landutako datuen arabera.

Bestalde, eraikingintzaren eta obra zibilaren kostuak %0,2 igo dira apirilean aurreko hilaren aldean, eta %3,5 eta %4,2 aurreko urteko apirilarekin alderatzen bada, hurrenez hurren.

Lehengaien kostuak %0,3 igo dira apirilean martxoaren aldean, eta eskulanarenak ez dira aldatu, eta urte arteko datuei dagokienez, berriz, lehengaien kostuak %3,2 eta eskulanarenak %5,4 igo dira.

Lehengaien kostua %0,3 igo da apirilean hil artean, hala eraikingintzaren sektorean nola obra zibilaren sektorean. Urte arteko bilakaeran, eraikingintzako lehengaien kostuak %3,0 igo dira, eta obra zibilarenak %3,8.

Mineral ez-metalikoak (%10,7), material elektrikoa (%8,0) eta altzarigintza (%2,7) azpisektoreetan gehitu dira gehien lehengaien prezioak apirilean, iazko apirilaren aldean, eta energia elektrikoa eta gasa (-%41,7), mineral ez-metalikoen industria (-%7,7) eta industria kimikoa (-%3,0) azpisektoreetan jaitsi gehien.

Bestalde, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea %0,6 igo da 2024ko martxoan, aurreko hilaren aldean. 2023ko hil beraren aldean, kostuak %2,4 gehitu dira. Eraikingintzako kostuak %0,5 igo dira eta Obra Zibilekoak %1,1. 2023ko martxoarekin alderatuta, prezioak %2,3 igo dira Eraikingintzan eta %2,9 Obra zibilean. Aurreko hilaren, 2024ko otsailaren aldean, lehengaien kostuak %0,8 igo dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostua %1,5 igo da, eta eskulanarena %5,4.